Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Albisteak

Gogoetarako gaiak "Behinola" aldizkariaren 34. zenbakian

Dagoeneko, kalean da Behinola aldizkariaren 34. zenbakia. Hausnarketarako bide emango duten orriz bete dugu, gainera. Zenbaki hau gai mingots baten inguruko gogoetarekin datorkigu, 2016an jakin baitugu EAEko sare publikoan lan egiten duten eskola-liburuzainak geroz eta gutxiago izango direla, Eusko Jaurlaritzak ACEX programa etetea erabaki baitu. Horrez gain, luxuzko beste kolaborazio batekin osatu dugu Behinola hau. Lolo Rico eta bere seme Santiago Alba Rico literaturaz, irakurketaz eta egungo guraso eta haurren arteko harremanaz mintzatu dira Lau Eskutara atalean: Denbora eta tribua eta Haurrak helduak eta beste zozokeria batzuk. Eta erdi-erdian oparia: Xabier Olasok idatzi eta Amaia Arrazolak ilustratutako Lurralde miresgarria ipuina. Liburuen magian murgilarazten gaituen azaleko ilustrazioa ere Amaia Arrazolarena da.

Abenduaren 16tik 18ra burutuko da MAZOKAren II. Edizioa

MAZOKA, Marrazki eta Ilustrazio Azoka Arabako ILUSTRAPADOS taldeak antolatzen du. Bigarren edizioa Gasteizko Erdi Aroko Almendraren gainean dagoen ur biltegian burutuko da. Azoka baino egun batzuk lehenago, “Ilustrazioaren I. Jardunaldi profesionalak” antolatu dituzte, abenduaren 14an eta 15ean. Elena Odriozolak eta Gustavo Puertak tailer bat eta hitzaldi bana eskainiko dituzte egun horietan. Odriozolaren erakusketa bat ere ikusgai izango da.

Argitalpenen bilaketarako berrikuntzak txertatu ditugu web gunean

Galtzagorri Elkarteak EUSKAL HAUR ETA GAZTE LITERATURAKO INFORMAZIO ZERBITZUA eskaintzen du www.galtzagorri.eus-en bidez.  2016an, web gune honen “EHG Literatura” atalean argitalpenen bilaketa zehatzagoak egiteko erraztasun gehiago eman ditugu, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzei esker.

Horretarako, Argitalpenak adinaren arabera bilatzeko aukera sortu dugu eta aukera horri “0tik GORA” bilaketa aukera berria erantsi. Horrez gain, EHGLaren Dokumentazio Gunean dauden liburu gidak urteka antolatu ditugu, hauek bilatzeko erraztasun gehiago emanez. Eta EHGLko “Ezinbesteko” argitalpenen bi zerrenda berri zintzilikatuko ditugu aurten, Mikel Ayerbek eta Yolanda Arrietak sortuak, hurrenez hurren.

App-bilduma

Klis-klasikoak

Agenda

atzera Abendua 2016 aurrera
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
13
14
15
17
18
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 

Bereziak

Poesia aretoa Iruņean abenduan

Behinola 34 kalean da

Marraz(i)Oak VIII

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·