Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Aretoak

Haur eta Gazte Literatura suspertzeko eta irakurzaletasuna sustatzeko helburuz, Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak urtero areto literario bat sortu du azken urteetan. Arrakasta handiko egitasmoak izan dira beti eta tradizio ere bihurtu dira hainbat herritako liburutegietan.

Zer dira areto literarioak?

• Jolas literarioak dira Galtzagorriko aretoak. Ikasleek modu aktibo batean hartzen dute parte, guk proposatzen diegun jolasean. Aretoak jolas literarioak direnez, haurrak jolasaren bitartez irakurzaletu daitezen dute helburu.

• Diziplina artistiko desberdinak biltzen dituzte aretoek eta horregatik hauen sorreran alor desberdinetako profesionalek hartzen dute parte: Musika, Arte Ederrak, Grafismo diseinua, DVD animazioak,... egiten dituzten artisten lankidetza barneratzen dute aretoek.

• Herri eta hirietako Liburutegietan eraikitzen dira, eta eskoletako haurrak joaten dira bertako ekintza burutzera. Horretarako saio gidatuak burutzen ditu dinamizatzaile batek.

• Orain arte sortu diren aretoak hauexek dira:


Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·