Galtzagorriren Aretoak

Haur poesia aretoa

Azalpena

Haur poesiaren erakusketara hurbiltzen den edonor baso batean murgilduko da. Zuhaitzez, ibilbidez, fruituz... beteriko baso honetan poesia liburuak, poema pusketak nahiz errezitaldiak entzuteko aukera izango du. Diskman desberdinak ere eskuragai egongo dira bertara hurbiltzen denak poema-zuhaitz baten magalean eserita poemak entzuteko aukera izan dezan.

 

Areto honek lau "zuhaitz" ditu, zeintzuk jolasaren gune garrantzitsu bihurtuko diren. Honela, zuhaitz bakoitzean jolasa burutzeko tresna eta gai desberdinak aurkituko dituzte haurrek:

 

a) Lehenengo zuhaitza: pertsonaia batzuk izango dituzte zain. Haien koadernotxoko limerickak irakurriz, identifikatu egin beharko dute pertsonaia bakoitza. Ondoren grabaketa entzun ahal izango dute.

 

b) Bigarren zuhaitza: bertan herri poesiarekin loturiko ariketak aurkituko dituzte. Zuhaitz horren inguruan eskuartean duten koadernotxoan falta diren hitzak osatu beharko dituzte. Ekintza hori burutzen dutenean, zuhaitzaren ondoan izango dute poesia eta kanta horien grabaketa bat, eta entzun ahal izango dute.

 

d) Hirugarren zuhaitza: koadernotxoan haikuen osagarriak dituzte. Haikuak osatzea izango da haurren lana. Hori lortzen dutenean grabaketa entzungo dute.

 

e) Laugarren zuhaitzean hitz parrastada bat topatuko dute. Parrastada horretako hitzak antolatu eta egitura itxi batzuk osatu beharko dituzte

 

Zuhaitz bakoitzaren inguruan, poesia liburuak ikusi ahal izango dituzte. Bisitaldiaren bukaeran, ikastetxera erakusketan ezagutu dituzten poemak biltzen dituen CD bat eramango dute koadernotxoaz gainera.

 

Egunean gehienez 2 saio egingo dira, saio bakoitzak ordubete inguru irauten du. Saio bakoitzean gehienez ikasgela batek hartuko luke parte (20 haur gehienez).

 

Poesia Aretoak berau egongo den gela propio bat behar du.

Zuhaitzak

Udaberria