Galtzagorriren Aretoak

Irudiz, irudi, liburu ibiltari

Azalpena

Euskal Haur eta Gazte literaturaren atal garrantzitsua dugu irudigintza. Irudigilearen rola zenbaitetan idazlearenaren itzalean geratzen bada ere, ez dugu horregatik profesional hauen lanaren garrantzia alboratu behar. Irudiz Irudi-k haurrei irudigileen lana gerturatuko die eta, egun batez, ondoren beraien eskolarako izango den liburu berezi baten irudigile izateko aukera eskainiko die.

 

Erakusketa honetan ondorengo edukiak landu nahi ditugu bereziki:

 

a) Irudigilearen lanaren ezagutza: akuarelak, collage-ak, eta abar.

b) Irudigintza teknika desberdinak

d) Liburu baten sortze prozesuaren nondik norakoen berri izatea

 

Horretarako, haurrak erakusketara iristen diren heinean irudigile profesional baten eskutik egingo dute ibilbidea. Hasieratik tailer erraldoi batean barneratuko dira txoko desberdinetatik igaro beharko dutelarik. Gune bakoitzean irudigintzaren atal bat ezagutuko dute bai eta teknika desberdinak ere: haurrak, talde txikietan antolaturik, emango zaien testua ilustratu, maketatu eta koadernatu beharko dute Ezagutza hau beraiek bertan burutuko dituzten tailerretan eta irudigilearen azalpenetan oinarrituko da.

 

Txoko bakoitzean egindako lanaren emaitza liburu batean bilduko da. Hau da, parte hartzaileek denen artean, gero eskolara eramango duten liburu bat sortuko dute.

 

Diapositiba erreproduktore bat eta pareta edo pantaila ere beharrezkoak dira. Izan ere, tailer honek liburuen ilustratzaile ezagunen CD bat dakar berarekin. Aldi berean, liburu ilustratuen bilduma bat du ikusgai. Bilduma hau edozein bisitarik ikus dezake.

 

Taldeak gehienez 20 lagunetakoak izango dira.

5 m x 6 m –ko gela bat behar du tailerrak.

 

Hemen duzue saioaren zati bat: