Galtzagorriren Aretoak

Labirintoaren erbestean

Azalpena

 

Jolas literario honetan, bidaia bat proposatzen diegu parte hartuko duten bisitariei; bidai bat eremu arrotz batzuen barrenean. Labirinto bat sortu dugu bidai hori egiteko, labirintoaren sinbologiaz baliatu gara bidai iniziatiko bat edota abenturazko esperientzia bat proposatzeko. Beraz ekintza honek elementu desberdinak elkartzen ditu eta bizi- esperientzia bat eskainiko dio parte hartzen duenari.


Literaturaren aitzakia klasikoa erabili dugu eta bidaiekin zerikusia duten hainbat elementu sartu ditugu jolas honetan. Amandre ipuinetan, heroiak bere bizitza utzi eta urrundu behar izaten du bizimodu berri baten bila. Bidaia hau arriskuz, oztopoz eta egoera harrigarriz betea dago. Zailtasun hauek gainditu eta ipuinaren heroia hazi egingo da, emakume edota gizon bilakatuko, bidai horretan bizitzari parez pare begiratu diolako.


Sinbologia hau bete-betean agertuko da gure jolasean. Barne esperientzia bat egitea proposatuko diegu parte hartzen dutenei; espazio harrigarri batean sartu eta irteera bilatzea proposatu. Bakarka edota binaka ibili behar diren labirintoaren bideak estuak dira eta sorpresaz beterik daude.


Bidaiak munduz mundu, hiriz hiri lurra, ura, sua eta airean zehar eramango du bidaiaria. Pertsona harrigarriak topatuko ditu bidaiariak mundu ezezagunean. Ulertezinak diren pertsonak, arrotzak. Baina mapa bat erabili ahal izango du bere abenturan eta bid-lagun aproposak ere izango ditu.

 

JOKOAREN GIDOIA

Mapa bati jarraituz labirintoaren barrena bidaia bat egin behar dute haurrek. Bidaia horretan, mundu desberdinak ikusi eta sentituko dituzte. Bidaia horretan atseden leku batzuk aurkituko ditu. Horietan liburuak ikusteko eta diskoak entzuteko aukera izango dute. Atseden leku horietan kalifikatu beharko dute musikak zein irudiek eskaintzen dizkieten sentsazioak.


ASALDAGARRIA HARRIGARRIA BELDURGARRIA DESBERDINA

Kolore desberdineko gometsak edukiko dituzte eskura haurrek eta hasieran emandako mapa horretan itsatsiko dute haientzat egokiena dena.

Hiri desberdinetarako bidaia ere egingo dute. Labirintoan hiri txiki bat dago, itsasoa zeharkatu eta hiri handi eta desberdinak daude. Narrazio bat eskatuko zaie, istorio bat osatzea eta honi bukaera emateko, berriz ere labirintoan sartu beharko dute istorioari bukaera eman eta sua eta airea pasa ondoren, labirintotik irteteko.

Beraz joko gidatua da, elementuz elementu hiriz hiri eraman eta elementu desberdinak dastatzeko aukera ematen duena.  Hainbat lekuetarako sarrera heldu baten eskutik egingo dute. Oso haur gutxi sartuko da aldi bakoitzean eta helduak beti izango ditu laguntzaile.

Behin heldu batean gidaritzapean egin ondoren, bakarrik ibil daitezke behin eta berriz.

 

ARETOAREN BALDINTZAK

14 x 7 metro dituen gela bat behar da aretoa kokatzeko (pixka bat gutxitu daiteke beharren arabera).

Egunean bi saio egin daitezke, goizez, eta gehienez 20 haurrek parte hartu dezakete saio bakoitzean. Haurren adina 8-12 urte bitarkekoa izango da