Galtzagorriren Aretoak

Letren leihotik aretoa

Azalpena

Galtzagorri Elkarteak Bizkaiko zenbait udal (Alonsotegi, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo eta Zeberio) eta mankomunitate batek (Enkarterrikoa) eskatuta, euskal literaturaren inguruko egitasmo berritzaile eta integratzaile bat sortu zuen 2007an. 2007-LETREN LEIHOTIK lemapean ezagutu zen egitasmo hura.

 

Bi egutegi sortu ziren egitasmoa aurrera eramateko, eta egutegi biei lotutako hainbat egitasmo osagarri burutu ziren. Literatura, jolasa eta adin guztietako ikasle, irakasle nahiz gurasoak bateratu zituen egitasmo honek Haur eta Gazte Literaturan izen propioa duten profesionalak izan zituen protagonista. Egitasmoaren oinarrietako bat Letren Leihotik areto literarioa izan zen, egun Galtzagorrik alokatzeko aukera eskaintzen duena.

 

Areto honetan elkarrekintzazko jolasak garatzen dira haurrekin batera. Bertan hainbat egitura manipulatzen dira modu ludiko bat erabiliz. Ipuinak entzun, aho-korapiloak errepikatu, olerkiak osatu, igarkizunak asmatu, elkarrizketak antzeztu…

 

Aretoaren ekintzak erruleta baten orratzen bidez egiten dira. Erruleta zein koloretan gelditzen den, kolore horri dagozkion ekintzak burutzen dira. Kolore horretako kaxa bakoitzak jolaserako proposatzen den egitura literarioa gordetzen du. Halabeharrak markatzen du, beraz, jolaserako egitura. Jolasa egin ondoren, hizki itsasgarriez egitura hori idatzi ahal izango da kolorezko leiho baten atzean dagoen imandun panelean.

 

Egunean, gehienez 3 saio egingo dira. Saio bakoitzera gehienez 25 haur joan ahal izango direlarik. 4X4 metroko gunea behar da aretorako.

 

Hemen duzue saioaren zati bat: