Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Argitalpenak

atzera
Arraroa

Izenburua: Arraroa

Idazlea: Ainara Azpiazu

Argitaletxea: Pamiela

Argitalpen data: 2017

Ilustratzailea: Paula EstÚvez

Orri kopurua: 30 orrialde

Laburpena:

Aniztasunaz hitz egiten digun album ilustratu honetan, narratzaileak bere bizilagunen arrarotasunak kontatzen dizkigu: lehenengo pisuko bizilagunaren leihoan ileorde horia zintzilik egotea da “arraroa”, Zubizarretatarrek arropa biluzik daudela zintzilikatzea, guraso barazkijaleak dituen Peruk txorizo-ogitarteko pila jatea, Teo katuak bizilagunen etxean berean baino denbora gehiago pasatzea, Jennaren amak euskarazko eskolak ematea,... 14 “arrarotasun” edo egoera “arraro”, guztira.

Ilustrazioek orrialdeak osorik hartzen dituzte, eta kolore biziak dira nagusi. Eszena guztiak leiho inguruan gertatzen dira, eta orri bakoitzean arrarotasun bat kontatzen da. Bukaeran eraikin osoa ikusten dugu, aukera ematen digularik bizilagun bakoitzari dagokion leihoa zein den identifikatzeko eta etxebizitzaren ikuspegi osoa izateko.

Testua laburra eta sinplea da, arrarotasuna deskribatzera mugatzen da, tonu umoretsuan, eta irudiek testuak dioena islatzen duten arren, detaile eta xehetasun gehiago jasotzen dituzte, bizilagunak hobeto ezagutzeko aukera ematen diguten xehetasunak; izan ere, irudietan ere argi nabarmentzen da bizilagun bakoitzaren itxura, jantziak edota bakoitzaren etxeko diseinua guztiz ezberdinak direla.

Adina: 6tik gora

Prentsako aipamenak:

Lore Agirrezabalen kritika Garan

Imanol Merceroren kritika Berrian

Xabier Etxanizen kritika Argian

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·