Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Argitalpenak

atzera
Aurretik ondoren

Izenburua: Aurretik ondoren

Egilea: Anne-Margot Ramstein & Matthias Aregui

Argitaletxea: Ttarttalo

Argitalpen data: 2014

Orri kopurua: 166 orrialde

Laburpena:

Ahozko narrazioa bilatzen duen liburu irudidun mutua. Hastapenetan dibulgazio liburua da, prozesuen agerpen grafikoa eskaintzen duelako: ezkurra-haritza, beldarra-tximeleta, etab., azalpen teknikoak, biologikoak eta beste jakintza arlo askotakoak eskatzen dituztenak. Era berean fikziorako bidea dago, batzuetan nabarmen (King Kong), eta beste batzuetan, sotilago. Eta historia ere badago, ilargian agertzen diren hanka arrastoak kasu.

Ohartzerako prozesu eta irudi guztiak katean jar daitezke, narrazio literarioa eta zientifikoa txirikordatzen.

Ilustrazioak egiantzekoak dira, kolore askotarikoak, baina tonu apaletan emanak, karrankarik gabeak.

Adina: 4tik gora

Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·