Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Argitalpenak

atzera
Isilpean gordea

Izenburua: Isilpean gordea

Idazlea: Toti Martinez de Lezea

Argitaletxea: Erein

Argitalpen data: 2015

Laburpena:

Gasteiz, 2008ko otsaila. Amelia Zabaletaren testamentuak agerpen harrigarri eta ezusteko bat atera du azalera: ardura handiz gordetako sekretu bat, hildakoaren iraganari eta haren hurbileneko senideei lotua. Jon Martínez de Albeniz ikertzaile xumea arduratuko da misterioa argitzeaz. Baina zer arrazoik eragin dezake familia batentzat hain garrantzizkoa den zerbait ezkutuan gordetzea, XXI. mende bete-betean? Zerk bultzatuta iruten du jende arruntak mataza trinko bat, isiltasunaren argudioa oinarri harturik? Azken batean, zer gertatu zen agertoki horietan, orain hirurogeita hamar urte?

Toti Martínez de Lezea bere hiriaren barrenak arakatzen ditu, ezagunak zaizkion pertsonaiak sortu eta isiltasun deseroso baten mende bizi zen gizarte bat irudikatzeko.

Adina: 16tik gora

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·