Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Argitalpenak

atzera
Margolana

Izenburua: Margolana

Idazlea: Igor Elortza

Argitaletxea: Zubia

Argitalpen data: 1999

Ilustratzailea: Rober Garay

Bilduma: Sail gorria

Orri kopurua: 120 orrialde

Laburpena: Institutu batean edozer gerta liteke. Gerta liteke margolan ezezagun eta baliotsu bat aurkitzea. Egon litezke bi gazte bazterrak nahasi nahian eta baita eskolazain ilun eta beldurgarri bat ere. Horri gehitzen badiozu elurrak geldiarazitako herria, maitasuna, komikiak, Louvre museoa eta Interpola, korapilo ia aska ezina izango duzu. Izan ere, institutu batean edozer gerta liteke.

Prentsako aipamenak:
- El Correo, 200ko abuztuak 30, Javier Rojo Igor Elortza bertsolaritzan eta musika munduan aritu izan da orain arte. Honetan, alor guztietan aprobak egin nahian edo, gazteentzako literaturan saio bat egitera ausartu da "Margolana" izeneko liburuarekin. Instituto baten inguruan kokatutako abentura nobela da eta hasierako planteamendua oso sinesgarria ez bada ere (institutoan aspaldiko margolan baliotsu bat azaldu da), irakurle gazteek gustora irakurriko dutela uste dut. Idazlea bera hasierako planteamendu horrek dituen puntu ahulez jabetu dela ematen du, kontakizuna etorkizun hurbil batean garatzen baitu, istorioaren fikziotasuna areagotuz. Gauzak honela, nobelak kontatzen digu nola, margolan hori ardatza izanik, hasieran ganberrada baino ez zirudiena korapilatu egingo den. Lehehengo pertsonan kontatua, narratzailea protagonista delarik, istorioak ezusteko amaiera batera darama irakurlea; baina honetan iruzur kutsua aurkitu daiteke, zeren narratzaileak amaieran jakinaraziko duen datu garrantzitsu bat izkutatuta baitu kontakizunean. Amaiera horrek, ordea, bestelako balioak ditu. Izan ere, asmo onez eta irakatsi gogoz betetako gazte liburu gehiegi daudelarik, horri uko egiten dion istorio batek beti izango du puntu bat bere alde.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·