Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Bestelako produktuak

atzera

"Haur eta Gazte Liburua Kultura Aniztasunean"

2008ko uztailean Donostian egin zen Haur eta Gazte Liburuari Buruzko OEPLIren IV. Iberiar Biltzarrean aurkeztutako artikuluak biltzen dituen liburua. Galtzagorri Elkarteak argitaratu du, Erein argitaletxearekin lankidetzan, eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta.

Liburua Galtzagorri Elkartean bertan eros daiteke (5€) edo e-posta bidez (galtzagorri@galtzagorri.eus) eskaera eginda eskura daiteke. Bidalketa gastuak norberak ordaindu beharko ditu.

Liburu honen edizioaz Izaro Arroita, Mari Jose Olaziregi eta Itziar Zubizarreta arduratu dira. Bertan, biltzarrean aurkeztutako artikuluak bildu dituzte euskaraz eta gaztelaniaz. Liburuaren sarreran editoreek adierazten duten bezala, haur eta gazte literaturaren esparru akademikoan kultura aniztasunak sortu duen hausnarketa kritiko eta teorikoaz egin ziren ekarpenak jaso dituzte liburu honetan. Horien artean dira maila handiko hainbat irakasle: Buffalo Unibertsitateko (New York, AEB) Karen Sands, Vigoko Unibertsitateko Veljka Ruzick eta Lagunako Unibertsitateko Jesús Días Armas.



eskaera egin
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·