Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Ezinbestekoak

Bilaketa:

 

EZINBESTEKOAK izena duen sail honen baitan euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren historian argitaratu diren 50 liburu ezinbestekoen zerrenda paratzeko konpromiso zail eta arriskutsua hartu du Galtzagorrik.

 

Garai guztietan argitaratutak izan diren liburuak topatuko dituzue hemen: batzuk XX. mendekoak; beste batzuk XXI. mendekoak. Baina guztiak ere euskarazko HGLaren perlak dira. Eta perla horiek gure Haur eta Gazte Literaturan lanean urteak daramatzaten adituek aukeratuko dituzte.

 

Urtero, beraz, 50 EZINBESTEKOEN zerrenda ezberdina zintzilikatuko du Galtzagorrik sail honetan. Urtero zerrenda hori burutuko duen adituaren iritziaren araberakoa. Zerrenda guzti horiek ondoren, sail honetan bertan topatuko dituzue hemeroteka moduko bat osatuz.

 

2009an ekin genion lan honi, eta lehenengo eta behin XABIER ETXANIZ ERLE idazle eta literatur kritikariak egin zuen beretzat EZINBESTEKOAK diren 50 liburuen zerrenda. 2010ean, berriz, MIGEL ASIAIN literatura irakasleak egin zuen bere EZINBESTEKOAK zerrenda, 2011n ASUN AGIRIANO bibliotekariak osatu zuen, 2012an ITZIAR ZUBIZARRETA irakasle, ipuin kontalari eta irakurketa sustatzen adituak, 2016an MIKEL AYERBE Gasteizko letren fakultatean euskal literaturako irakasleak eta 2017an YOLANDA ARRIETA idazle eta kultur bitartekariak osatu du berea. Hementxe aurkituko dituzue horien guztien oinarrizko datuak, adinka banatuta. Honela zein adinetarako diren aproposak liburu hauek jakin ahal izango duzue. 


EZINBESTEKOAK saila, beraz, adituek egindako liburu askoren irakurketaren eta ondorengo balorazioaren emaitza da. Irakurle bakoitza berezia den neurrian, hautaketa honek ez du irakurketaren esperientzia zuzena ordezkatzen eta ez du horretarako asmorik. Horregatik, haur eta gazteei irakurtzera eman aurretik bitartekariek (bibliotekari, guraso eta irakasleek) liburu hauek irakurtzea komeni da.



Esan gabe doa, badakigula zerrenda bakoitzean “ez daudela diren guztiak, eta dauden guztiak ez direla”. Zerrenda arriskutsuak izan daitezke beraz, baina hainbatentzat lagungarriak izan daitezkeelakoan prestatu eta zintzilikatuko ditugu.


Material osagarria


Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·