Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Abian da BOOKTUBERBOOM lehiaketa, EAEko lehen booktuber lehiaketa

EAEko gaztetxoen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen BOOKTUBE fenomenoa baliatuz, BOOKTUBERBOOM egitasmoa sortu dugu EAEko Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak.

Egitasmoaren helburua EAEko BOOKTUBER PLATAFORMA sortzea da, EUSKAL BOOKTUBER KOMUNITATEAren lehen hazia landatzen hastea, hain zuzen. Horretarako, BOOKTUBERBOOM LEHIAKETA, EAEko I. booktuber lehiaketa antolatu dute; 2017an egingo da EAEko Liburutegi Sarearen bidez.

 EAEko 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa izango da eta parte hartzaileek euskarazko liburu bat irakurri eta horri buruzko booktube bat sortu beharko dute.

Zer da booktubea?

Book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen dituen bideoa da. Hau da, Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa.

Dagoeneko, sare ikaragarriak sortu dituzte, bai nazioarte mailakoak, bai tokian tokikoak (hizkuntzaren arabera gehienetan). Hori guztia, azpi-kultura digital bat sorrarazten ari da: booktuber horiek, azken finean, euren esperientzia literarioak besteekin konpartitu nahi dituzten neska-mutilak baitira eta neurri horretan literatur kritikari berrien sare eta plataformak ari dira sortzen.

BOOKTUBERBOOM LEHIAKETA

14-18 urte bitarteko gaztea zara? Youtuben ibiltzea atsegin duzu? Bada, aurkitu zure gustukoa den euskarazko liburu bat eta irakurri; bideo labur baten bidez liburu hori gomendatu eta youtuben zintzilikatu. Zu bezalako irakurle gazteak erakartzea lortuko duzula uste duzu? Hala bada, zurea da Booktuberboom Lehiaketa! Zatoz eta parte hartu!

Lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 24an amaituko da. Parte hartzeko oinarriak blog honetan edo zure herriko Udal Liburutegian eskuragarri izango dituzu.

Lehiaketa sustatzeko booktuber kedadak antolatuko dira EAEko hainbat liburutegitan.

Lehenengo kedadak honako leku eta egunetan egingo dira, baina adi deialdi berriei:

- Maiatzak, 5: Arrasateko Udal Biblioteka

- Maiatzak, 12: Tolosako Udal Liburutegia

- Maiatzak, 19: Deustuko Udal Liburutegia

Kedada horietan lagunarte giroan bilduko gara! Zatoz eta ezagutu booktuber fenomenoa, ikusi zer den booktube bat, ikasi nola egiten den, eta animatu lehiaketan parte hartzera.

Sari mundialak daude jokoan!!

 

 

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·