Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

"Ants, horses, elephants" Boloniako Haur Liburuaren Azokan

2015-04-03

 Abian da Boloniako Haur Liburuaren Nazioarteko Azoka eta Euskal Herriko idazle, ilustratzaile eta, oro har, sortzaile talde bat bertan da egunotan euskarazko Haur Literaturari lekutxo bat egiteko asmoarekin. Apirilaren 1ean, 14:00etan, azokako Author's Cafe gunean "Ants, horses, elephants" (Inurriak, zaldiak, elefanteak) izeneko ikuskizuna eskainiko dute Patxi Zubizarreta idazleak, Jokin Mitxelena ilustratzaileak, Maddi Oihenart abeslariak, Idoia Noble itzultzaile eta musikariak eta Chiara Balestri itzultzaileak. Halaber, martxoaren 31n eta apirilaren 2an, Patxi Zubizarretak eta Maddi Oihenartek saio bana eskainiko dute Boloniako eta Veneziako unibertsitateetan, hurrenez hurren. 

Halaber, martxoaren 31n eta apirilaren 2an, Patxi Zubizarretak eta Maddi Oihenartek saio bana eskainiko dute Boloniako eta Veneziako unibertsitateetan, hurrenez hurren.

Martxoak 31, 17:15etik 18:45era, Boloniako Unibertsitatean: Patxi Zubizarreta eta Maddi Oihenart Luigi Contadini irakaslearen Letteratura Spagnola ikasgaiaren barruan euskal kultura eta literaturaz jardungo dira. Hitzaldi-irakurketa-kontzertua izango da.

Apirilaren 2an, 12:15etik 13:45era, Veneziako Unibertsitatean: Patxi Zubizarretaeta Maddi Oihenart. Ca´ Bottacin, Aula C. Lingua e cultura basca ikasgaiak Due incontri CON la lingua e la cultura basca zikloaren barruan eskainitako ekitaldian izango dira. Euskal kultura eta literaturaren inguruan arituko dira.

 

Apirilaren 1ean, berriz, Boloniako Haur Liburuaren Nazioarteko Azokan egingo dute ikuskizun nagusia. Horrela aurkeztu dute azokako web gunean, egitarauaren atalean:

Ants, horses, elephants. A Performance

Speakers: Jokin Mitxelena (illustrator, the bad ant), Maddi Oihenart (singer, the flying horse) Patxi Zubizarreta (writer, the elephant), Idoia Noble (presenter, the translating squirrel), Chiara Balestri (translator, the presenting wizard)

Words become texts, songs and drawings in Children’s Literature: live from the Basque Country

 

Inurriak, zaldiak eta elefanteak Performance bat

Horrela aurkeztu du ikuskizuna Patxi Zubizarretak berak: "Haur literatura. Hitza testu, kantu eta marrazki bihurtua. Euskal Herritik. Europako hizkuntzarik zaharrena entzun eta dasta dezaten. Modurik berrienean. Jolastienean. Jakinmina apur bat asetzeko. Zein zapore duen ikusteko. Gozatzeko".

- Jokin Mitxelena (marrazkilaria eta inurri bihurria)
- Maddi Oihenart (kantaria eta pegaso hegalaria)
- Patxi Zubizarreta (idazlea eta elefante orekalaria)
- Idoia Noble (aurkezlea eta kattagorri itzultzailea)
- Chiara Balestri (itzultzaile eta aurkezle belagilea)

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·