Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Apirila bukaera arte luzatuko da Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna Euskal Herrian

Apirilaren 2an, igande honetan, Hans Christian Andersenen jaiotzaren urtemugaren harira, HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko da mundu zabalean eta urtero bezala, Euskal Herriko hainbat udal liburutegik eta ikastetxek egin dute bat egun honetako ospakizunekin .

 

Egun honen harira, hainbat jarduera antolatzeaz gain, Haur eta Gazte Liburuaren Eguneko kartela eta mezua zabaltzeaz ere arduratuko dira. Aurten, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunerako IBBYren Errusiako atalak prestatu ditu egun honetarako mezua eta kartela. Sergey Makhotin poetak idatzi du mezua eta Mikhail Fedorov ilustratzaileak egin du kartela. Euskarazko bertsioa, Iñaki Mendiguren itzultzaileak egin du, Galtzagorri Elkarteak hala eskatuta. Eta hemen aurkituko duzue: http://www.oepli.org/pag/eu/dia.php

 

 

Ipuin kontaketak, tailerrak, erakusketak eta beste hainbat ekimen antolatu dira egun honen aitzakian eta asko dira OEPLIren bitartez Galtzagorri Elkarteak antolatu duen "Andersen Gaur" lehiaketarako deialdia zabaldu dutenak eta parte hartzeko konpromisoa agertu dutenak.

 

Honakoak atxiki dira aurtengo ospakizunera OEPLIren deiari jarrituz:

 

BIZKAIAN:

-Bilboko Elkar liburu dendan apirilaren 1ean ospatuko dute Haur Liburuaren Eguna Irrien Lagunen ikuskizun batekin.

-Iurretako Bibliotekan apirilaren 10 eta 11n, Stop motion tailerra egingo dute 8-12 urteko haurrentzat.

-Mungiako Haize Liburu dendan apirilaren 1ean liburu loteen zozketa egingo dute.

 

GIPUZKOAN:

-Andoaingo Udal Liburutegiak “Andersen gaur” lehiaketarako deialdia zabaldu du erabiltzaileen artean.

 

-Donostiako Udal Liburutegi sarean honako ekintzak gauzatuko dituzte:

Apirilaren 3an: Haur Liburutegi Nagusian, ipuinaren ordu berezia izango da (2-4 urteko haurrentzat).

Apirilaren 4an: Aieteko Kultur Etxean, antzerkia eskainiko dute: “Beldartxo jatuna txiki", Didau Antzerki faktoriak eskainia, 2 urtetik gorako haurrentzat.

 

-Eibargo Juan san Martin Liburutegiak apirilaren 6an: “Ez da magia, errealitate areagotua da” tailerra eskainiko du.

Apirilaren 27an berriz, “Li(buru-hausgarriak)” jolasa hasiko da ekaina arte.

Eta Apirilaren 29an, “Amona Joxepa” ipuin kontalari saioa izango da.

 

-Eskoriatzako Udal Bibliotekan martxoaren 20tik 31ra “Irakurri, gozatu eta oparitu” plana izan dute martxan. Martxoaren 30ean, Izaskun Mujikaren ipuin kontaketa saioa izan zuten.

Apirilaren 27an, Pello Añorga ipuin kontalariaren emanaldia izango dute.

Eta apirilaren 28an, ipuin kontaketa musikatua izango da.

 

-Pasaiako Karmengo Ama Eskolan, apirilaren 3tik 7ra, eskolako irratian 4 ipuin kontatuko dira, 4 hizkuntzatan.

-Tolosako Udal Liburutegian, martxoaren 29tik maiatzaren 10era, bisita gidatuak egingo dituzte 5 urtekoentzat.

Apirilaren 3an, piruleta banaketa liburua maileguan eramaten dutenentzat.

Apirilaren 7an, Miriam Mendozaren ipuin kontaketa saioa izango da 3-6 urteko haurrentzat.

Apirilaren 11tik maiatzaren 12ra: “Piztiak bizi diren lekuan” liburuari buruzko erakusketa.

 

- Zaldibiko Lardizabal eskolan, mezua gelan irakurtzeaz gain, haur bakoitzak, gustukoa duen liburu bat eramango du eskolara eta elkartrukatuko dituzte. Ondoren, irakurri dituzten liburuei buruzko iritziak emango dituzte.

 

- Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian, martxoaren 28, 29, 30 eta apirilaren 6 eta 7an, Pedro Maria Otaño eskolako haurren bisitak jasoko dituzte, mailegu txartelak egingo dituzte eta liburutegiaren erabilpenari buruz informatu. Martxoaren 31n ipuin kontaketa saioa eta Sormen tailerra ere egin dituzte.

 

 

NAFARROAN:

 - Kaskanteko liburutegian ipuin kontaketa saioa egingo dute. “Andersen gaur” lehiaketan parte hartu dute gainera.

 

- Leitzako Herri Liburutegian, apirilaren 3an ipuin kontaketa saioa egingo dute.

 

- Mendabiako liburutegian, “Andersen gaur” lehiaketan parte hartuko dute.

 

- Iruñeko Nafarroako liburutegian, Andersenen obrari buruzko erakusketa paratu dute eta “Andersen gaur” lehiaketan parte hartuko dute.

- Tafallako Marques de la Real defensa eskola publikoan, mezua irakurri eta sare sozialen bidez zabalduko dute.

- Ziordiako liburutegian, mezuaz gain Andersenen ipuin bat irakurriko da.

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·