Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Booktuberboom Lehiaketako finalistak

Epaimahaiak hartu du erabakia eta dagoeneko eman dizkigu Booktuberboom lehiaketako sailkatuen izenak: Eukene Azpitarte, “Isilpena gordea” liburuaren booktubearekin, Xabier Foruria, “Metamorfosia” liburuaren booktubearekin, eta Jon Martinez, “Erotik” liburuaren booktubearekin, dira epaimahaiaren ustez lanik txukunenak bidali dituzten parte hartzaileak. Hala ere, oraindik ezin dizuegu esan nor den I. Booktuberboom lehiaketa honen irabazlea. Gure Kasa saioak tartetxo bat eskaini digu irabazlea nor den jakinarazteko beraz, adi!, saioaren inguruko informazio guztia blogean argitaratuko dugu eta!

Finalistak hautatzeko garaian, epaimahaiak kontutan hartu dituen irizpideak honakoak izan dira: booktubea erakargarria izatea eta irakurtzeko gogoa piztea, bideo edizio teknikak lantzea eta euskara maila egokia izatea.

 

Bestalde, zuen botoei esker, badugu Publikoaren sariaren irabazlearen izena. Botoen %72,2arekin Erkuden Kamiruaga da lehen edizio honetako garailea, "Bost ahizpa" liburuaren booktubearekin.

Bere booktubea ikusi nahi baduzue egin klik ondorengo loturan: “Erkuden Kamiruaga, Bost ahizpa”.

 

Guztira 57 lan jaso ditugu, eta hauetatik 12 izan dira lanak publikoki erakutsi nahi izan dituzten gazteak. Booktube hauek ikusgai dituzue youtubeko Booktuberboom Booktube kanalean.

 

Lanak Getxo, Laukiz, Tolosa, Arrasate, Eibar, Berango, Zaldibar eta Sopelatik iritsi zaizkigu eta hauek izan dira gazteek aukeratutako liburuak:

 

Jon eta Mirka”, “Metamorfosia”, “Zonbia San Mamesen”, “Ilargiaren alaba”, “Atlas Sentimentala”, “Piztiaren begiak”, “Beti iparralderantz”, “Bost ahizpa”, “Kankaleko misterioa”, “Bi anai”, “Piramide gorria”, “19 kamera”, “12etan bermuta”, “Aulki-jokoa”, “Amaren eskuak”, “Isilpean gordea”, “Ero”, “Kale gorrian”, “Zer da, ba, maitasuna?”, “Exkixu”, “Elkarrekin esnatzeko ordua” eta “Erotik”.

 

Laster sari banaketari buruzko informazio gehiago emango dizuegu! 

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·