Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Elena Odriozolak irabazi du Bratislavako Biurtekoko Urrezko Sagarra

Elena Odriozolak jasoko du aurten Bratislavako Ilustratzaileen Biurteteko Urrezko Sagarra Frankenstein (Mary Shelley/Elena Odriozola. Nordika Libros, 2013) lanarekin. Lan hori Galtzagorri Elkarteak OEPLIren bidez proposatu zuen sariketa horretarako, bi urtean behin egin ohi duen moduan. Sari banaketa ekitaldia ostiralean izango da Slovak National Theathre antzokian arratsaldeko 17:00etan eta bertan izango da ilustratzaile donostiarra. Biurteko honetan nazioarteko ilustratzailerik onenen lanak saritzen dituzte eta saririk garrantzitsuenetarikoa da ilustratzaileen artean. Elena Odriozolak aurten Espainiako Sari Nazionala ere jaso du, bere ibilbide osoa saritzen duena, hain zuzen.

Odriozola Bratislavako Urrezko Sagarra jasotzen duen bigarren euskal ilustratzailea da Asun Balzolarekin batera, Balzolak 1985ean jaso zuen Bernardo Atxagak idatzi eta berak ilustratutako Txitoen istorioa liburuarekin.

Haur eta gazte liburuen ilustrazioen nazioarteko erakusketa hau Eslovakiako Errepublikako Cultura Ministerioak, UNESCOren Eslovakiako Batzordeak eta haurrentzako Artearen Nazioarteko Etxeak antolatzen dute, eta nazioarteko epaimahai batek honako sariak ematen ditu: GRAN PRIX bat (3.000 $), 5 URREZKO SAGAR (Bakoitza 1.500 $ eko balioarekin) eta 5 Plaka (bakoitza 1.000 $koa).

2011n Biurteko honetako beste sari bat, Ohorezko Plaka, eskuratu zuen Iban Barrenetxeak Bombástica Naturalis (A buen paso 2010) liburuarekin eta 2013an Iraia Okina ilustratzaile durangarrak eskuratu zuen Ilargia esnatu da liburuarekin.

 

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·