Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Galtzagorriko Ibon Egaņak aurkezpen bat egingo du eta Harkaitz Canok diploma jasoko du aurtengo udan Atenasen egingo duten IBBYko kongresuan

Ez da kasualitatea aurten Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Erakundeak egingo duen bilkurarako Greziako hiriburu den Atenas aukeratu izana. Where the East meets the West titulua jarri diote datorren bilkurari, alegia, Mendebaldeak Ekialdearekin bat egiten duen lekua, eta Atenas, zalantzarik gabe, toki hori izan daiteke. Kongresua abuztuaren 30etik irailaren 1era egingo dute. Biltzarrean parte hartuko du Galtzagorriko Ibon Egaña Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta Harkaitz Cano euskal idazlea ere han izango da, Galtzagorrik proposatuta, Zer demontre dago aulkien azpian (Pamiela, 2016) bere liburua IBBY Ohorezko Zerrendarako aukeratua izan delako. Biak ala biak Etxepare Institutuak emandako laguntzari esker joango dira Atenasera.

 

Egañak abuztuaren 31n, 09:45etik 10:45era, egingo du bere aurkezpena edo posterra. Aurkezpenaren izenburua da: Otherness, gender and violence in Basque narrative fiction for young people (Bestetasuna, generoa eta indarkeria gazteei zuzendutako fikziozko euskal narratiban).

 

Harkaitz Canoren lanarekin batera Galtzagorrik proposatutako beste lan bat aukeratu dute IBBYren 2018ko Ohorezko Zerrendarako. Hain zuzen, Juan Kruz Igerabidek itzulitako Oz-eko azti harrigarria eleberria, Denonartean argitaletxeak 2015ean argitara eman zuena. Igerabidek ere diploma izango du.

 

36. IBBYren kongresua

Aurtengoa IBBY erakundeak antolatzen duen 36. kongresua da. Bi urtean behin egiten dute, beti ere, haurtzaroaren eta liburuen arteko loturak sendotzeko xedearekin. Kongresuok grina hori bera duten elkarteen, eragileen, idazleen, ilustratzaileen eta adituen topaketa baliatzen dute, eta hori guztia nazioartera zabalduta zeren bertan mundu osoko pertsonak elkartzen baitira.

Mendebaldea eta Ekialdea elkartzen diren tokiaren leloa aukeratu dute 2018ko kongresurako, eta biltzarrean haur eta gazte literaturaren esparruan kulturarteko topaketari gorazarre egingo diote.

Atenasen egingo duten IBBYko aurtengo kongresurako izena abuztuaren 20ra arte eman daiteke.

Informazio osoa: http://www.ibbycongressathens2018.com


Material osagarria

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·