Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Hilabete geratzen da Begoņa Durrutyren lanez gozatzeko Ilustratzailearen Txokoan

Ekainaren 11n bukatuko da Begoña Durruty (Arizkun, 1968) ilustratzaile nafarraren lanak ikusteko aukera Aieteko Ilustratzailearen Txokoan. Orain 15 bat urte ekin zion Durrutyk bere ilustratzaile ibilbideari, ordura arte soinketa irakasle baitzen. Pixkanaka, intuitiboki, jarraitu omen dio bere bideari: Baztango hainbat margolarirekin formazioa jasotzen, liburuak irakurtzen, Interneten,… Eta azkenik, ustekabean, ezagutu zuen ilustrazioaren mundua Galtzagorri Elkarteak antolatzen dituen Marraz(i)Oak Ilustratzaileentzako Topaketen bidez.

 

Begoña Durrutyk zirriborrogile eta sortzaile gisa definitzen du bere burua. Eta esparru horretan hamaika lan ezberdin egin ditu: grabatuak, tintak eta oleo andana ditu sortuak. Ilustrazioaren esparruan haurrentzako hiru liburu ilustratu ditu: “Mozoloaren bakardadea”, “Sekretuaren lapurrak” eta “Mitxitxi Marriau”, hirurak Erein argitaletxeak plazaratu ditu. Berriki, bere aitaren istorioa kontatzen duen “Ez da konprenitzen ahal gerra! Cherche'pas à comprende!” nobela grafikoa ilustratu eta idatzi du, Denonartean argitaletxearekin. Bertan, Frantzia eta Espainia zatitzen duen mugaren inguruan joan den mendean gertatu ziren gerra aunitzek bertan bizi ziren familiei eragin ziena kontatzen du, gure herriaren memorian gorderik gera dadin.

 

Liburuez gain, hainbat erakusketa kolektibo zein bakarkakoetan parte hartu izan du. 2013an Mikel Laboa Katedrak sortutako “Laboa Gertutik” erakusketarako “Bereterretxe kanthoria” abestiari irudiak jarri zizkion.

 

Ilustratzaile nafar honen lana ikusgai dago Aieteko Ilustratzailearen Txokoan ekainaren 11 bitarte. Ondoren, Maguma ilustratzaileak hartuko dio lekukoa. Honen erakusketa Tabakaleran, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, ekainaren 29tik uztailaren 1era egingo den Nazioarteko Kongresuaren eskutik dator. Izan ere, egun horietan "Artea, Ilustrazioa eta Kultura Bisuala Haur eta Lehen Hezkuntzan IV. Nazioarteko Kongresua" gauzatuko baita Donostian. Ondoren, irailaren 20tik aurrera Dani Maiz ilustratzaile bilbotarrak paratuko ditu bere lanak Ilustratzailearen Txokoan.

 

20 erakusketa

2012ko urrian Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa ireki zenetik, honako ilustratzaileen lanak jarri dira bertan ikusgai: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, Marraz(i)oak Ilustratzaileen Topaketetako artisten lanak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena “Mattin” , Ainara Azpiazu “Axpi”, Concetta Probanza, Unai Zoco eta Begoña Durruty. Maguma eta Dani Maizekin, guztira, 20 izango dira Ilustratzailearen Txokoan guztira burututako ilustraileen erakusketak.

 

Ordutegia

Astelehenak eta jaiegunak: itxita

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30

Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igandeak: 10:00 – 14:00


 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·