Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Ikus-entzunezko kritikak www.galtzagorri.eus-en

Galtzagorri Elkartearen web gunean Euskal Haur eta Gazte Literaturako liburuen inguruan argitaratzen diren euskarazko kritika literario guztiak biltzen ditugu 2012tik.

2017an, idatzizko komunikabideetan argitaratutakoez gain, ikus-entzunezko kritikak ere zintzilikatzen hasi gara. Hain zuzen, "Sautrela" telebista saioak Euskal Haur Literaturari hilean behin eskaintzen dion tartea baliatuz.

Beste inon egiten ez den bilduma lan hau, Asun Agiriano, Lore Agirrezabal, Xabier Etxaniz eta Imanol Mercerori esker gauzatzen du Galtzagorri Elkarteak.

 

EHGLko kritiken bilduma

Galtzagorri Elkartearen Dokumentazio Gunea atalaren baitan dago "Literatur kritikak" atala. Hemeroteka honetan aurki daitezke 2012tik hona Euskal Haur eta Gazte Literaturaren inguruan argitaratu diren euskarazko aipamen gehientsuenak.

"Berria"n (Imanol Mercerok), "Gara"n (Lore Agirrezabalek) eta "Argia"n (Xabier Etxanizek) argitaratutako aipamenak zintzilikatzen ditugu bertan.

 

Kritikak: paperetik bideora

2017tik, gainera, ikus-entzunezko kritikak ere kontsultagai daude atal horretan: hain zuzen ere, Asun Agirianok "Sautrela" telebista saioan egiten dituenak. Dagoeneko, hiru liburuen gomendioa egin du Agirianok EITBko saio honetan.

Laugarrena, 2017ko ekainaren 3ko saioan emititu zen, Begoña Durrutyren "Ez da konprenitzen ahal gerra!" lanaren inguruan.

Ikus-entzunezko aipamen hori EITBko atarian edo www.galtzagorri.eus-eko Dokumentazio Gunean ikus daiteke dagoeneko.

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·