Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Ipuin kontalarien III. Maratoia egingo dugu urrian

Urriaren 21ean Donostian burutuko dugu Ipuin Kontalarien III. Maratoia, Donostiako Haur Liburutegi Nagusiarekin elkarlanean.

III. Maratoiaren baitan lau ipuin kontaketa saio eskainiko dira, Donostiako Liburutegi Nagusian (San Jeronimo Kaleko sotoan, Donostian). Egitarau anitza prestatu dugu, haur, gazte eta helduak erakartzeko asmoz. Egun osoko saioetan, ipuin musikatuak, antzeztuak, ilustrazioz jantzitakoak… entzun eta gozatu ahal izango ditugu.

 

 Egitarau zehatza

Adin ezberdinetako haur, gazte zein helduentzat prestatu ditugun lau saioak hauek dira:

  

 

 

 

 

o 11:00. Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtado. Ezberdin bezain eder. Ipuin kontaketa musikatua. 3-6 urte.

Txirula izan nahi zuen kontrabaxua, milaka koloretako eguzki izpi arraroa eta ezusteko oparia jaso zuen urtxintxa izango dira kontakizuneko protagonistetako batzuk, eta... zuzeneko musika izango da istorio hauetako bidelagun fidela

 

o 12:00. Ixabel Agirresarobe eta Iñaki Agirrezabal. 1.728 animalia kontu. 6-9 urte.

Bittori esploratzailea eta Revillod marinela, biak ere abentura zaleak eta bidaiariak, uharte batera joateko elkartzen dira. Ezuste galanta izango dute uhartean. Emanaldi honen oinarrian Mariasun Landaren “Elefante txori bihotza” dago. Moldatutako beste hainbat ipuin ere uztartzen dizkiote kontakizunari.

 

o 17:00. Gilles Riviere, Paxcal Bourgoin, Jean-Paul Decembri eta Caroline Riviere. Ina, nere ama afrikarra. Ipuin kontaketa musikatua, ilustrazioen proiekzioarekin. 10-14 urte.

Saio honetan zehar, Gilles Rivière “Ina, nire ama afrikarra” liburuaren autoreak kontatzen du nola Inak adoptatu zuen, publikoari mendebaldeko Afrikako bizimoldea deskubriaraziz. Jean-Paul Decembri eta Caroline Rivière musikariek eta Paxkal Bourgoin irudigileak laguntzen diote kontakizunari.

 

o 18:30. Kontukantoi. Beatriz Egizabal eta Cesar Marcos. Ni…eta punto!. Ipuin kontaketa ilustratua. Gazteak eta helduak.

Puntu batetik bestera lerro zuzen bat dago… Abiapuntutik hasita, puntuz puntu ibiliko dira entzuleak Beatrizen eskutik, haustura puntuak saihestu gabe, punttu-punttuan egon arte.

 

Saioak doan dira, baina izena ematen dutenek izango dute lehentasuna, saio bakoitzean lekua mugatua izango baita. Izena emateko, helbide honetara idatzi behar da: haurliburutegia@donostia.eus

 

Hemen duzue 2016an egin genuen Ipuin Kontalarien II. Maratoiko bideoa.

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·