Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Iraia Okinak eskuratu du Bratislavako Biurtekoko Plaka

2013-09-29

Galtzagorri Elkarteko bazkide Iraia Okina ilustratzaile durangarrak Bratislavako Biurtekoko Plaka eskuratu du Ilargia esnatu da liburuarekin. 2011n Iban Barrenetxea elgoibartarrak ere Plaka eskuratu zuen (Bombástica Naturalis). Berrenetxea eta Asun Balzolarekin batera Iraia Okina da Bratislavako Biurtekoak saritzen duen hirugarren euskal ilustratzailea. Balzolak Urrezko Sagarra jaso zuen 1985ean, Bernardo Atxagak idatzi eta berak ilustratutako Txitoen istorioa liburuarekin.

Bratislavako Biurtekoan, nazioarteko ilustratzailerik onenen lanak saritzen dituzte. Haur eta gazte liburuen ilustrazioen nazioarteko erakusketa hau Eslovakiako Errepublikako Cultura Ministerioak, UNESCOren Eslovakiako Batzordeak eta haurrentzako Artearen Nazioarteko Etxeak antolatzen dute, eta nazioarteko epaimahai batek honako sariak ematen ditu: GRAN PRIX bat (3.000 $), 5 URREZKO SAGAR (Bakoitza 1.500 $ eko balioarekin) eta 5 Plaka (bakoitza 1.000 $koa).

Biurteko honetara, egileek lanak euren kabuz aurkezteko aukera izateaz gain, herrialde bakoitzeko erakundeek ere aurkez ditzakete euren ustez azken bi urteetan argitaratu diren lanik onenak. Galtzagorri OEPLI (Organización Española para el Libro Infantil) erakundearen parte denez, Galtzagorriko kideen lanak haren bidez aurkezten dira. 

Hain zuzen ere, aurten, besteak beste, Iraia Okinaren Ilargia esnatu da, proposatu du Galtzagorri Elkarteak.

Biurtekoaren baitan, irailaren 6tik urriaren 25 arte zabalik izango dan erakusketan, mundu mailako 362 ilustratzaileren 2.344 ilustratzazio eta 446 liburu ikusi ahal izango dira. Horien artean, Galtzagorri Elkarteko bazkide diren Iban Barrenetxea, Elena Odriozola, Maite Gurrutxaga eta Iraia Okina beraren lanak topa daitezke.

Hona hemen, Ilargia esnatu da liburua Juan Kruz Igerabidek irakurrita.

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·