Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Irakurzaletasuna sustatzeko irakasleentzako lantegiak hastera doaz

2018-05-02

Gaur eskainiko dugu Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eta Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak sortutako proiektu berri honen lehenengo Lantegia. Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Oriarte BHI ikastetxeko irakasleentzat izango da lehenengo saioa. Bertara hurbilduko da Intza Alkain, Galtzagorri Elkarteko aholkularia.

Ekimen honen bitartez Galtzagorri Elkarteko profesionalak Euskadiko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zentroetara joango dira, irakasleei lantegi praktikoak eskaintzera. Gurditxo batean Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako 40 liburu inguru eramango dituzte eta hauen bidez landu ditzaketen estrategiez mintzatuko zaizkie irakasleei, hauek haur eta gazteen irakurketaren bitartekari eraginkorrak eta motibatuak bihurtuz.

 

Lasarte-Oriako Oriarte BHI ikastetxeko saioa DBHko irakasleei zuzenduko zaie. Intza Alkain aholkulariak gurditxo batean 15 bat liburu eramango ditu irakasleei erakusteko. Gehienak aurreko urtean EHGLan argitaratutako nobedade kalitatezkoenak. Baina tartean, Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako klasiko batzuk ere erakutsiko dizkie. Gehienez ere bi orduz luzatuko den saioan, liburu horiek aurkeztu eta hauekin irakurzaletasuna sustatzeko landu ditzaketen estrategiez mintzatuko zaie irakasleei. Hurrengo saioak apirilean egingo dira honako ikastetxeetan: Larreta Markina HLHI Ikastetxea (Berriz, Bizkaia), Axular Lizeoa (Donostia) eta Maestro Garcia Rivero Ikastetxea (Bilbo).

 

Hemen duzu irakasleentzako lantegien spot-a.

 

 

Lantegi erabat praktikoak dira

170 ikastetxek baino gehiagok izena eman duten arren, izen-emate epea zabaldu zenean hartutako konpromisoari helduz, Galtzagorrik 70 saio eskainiko ditu guztira EAEn 2018. Urtean. Izen-emate ordenaren araberako zerrendak osatu dira, probintzia bakoitzean. HH, LH eta DBHko hezkuntza zentroak dira guztiak eta hauetako bakoitzean lantegi praktiko bana eskainiko dute Intza Alkainek Gipuzkoan eta Saroa Bikandik Araban eta Bizkaian. Probintzia bakoitzak dituen hezkuntza zentro kopuruei erreparatuz banatu dira saioak: 35 saio egingo dira Bizkaian; 21 Gipuzkoan eta 14 Araban. Eta lurralde bakoitzean saio erdiak HH eta LHko irakasleei eta beste erdiak DBHkoei eskainiko zaizkie.

 

Besteak beste, honakoak landuko dira gaur hasiko diren lantegi hauetan:

-Aholkulariak liburuak eramango ditu ikastetxera gurditxo batean.

-Liburu guztien gaiak, ildo nagusiak aurkeztuko dira.

-Horiek oinarri hartuz haur eta gazteekin landu daitezkeen d

inamiken proposamenak egingo dira.

-2018ko Lantegietan aurkeztuko diren liburuen aurkezpenak biltzen dituen gida bat banatuko da parte hartuko duen ikastetxe bakoitzean.

 

Saio guztiak irakasleentzat izango dira. Eguerdian edo arratsaldez, beraiei egokiena datorkien moduan eta eskolan bertan. Saioetara, gainera, ikastetxea dagoen herriko udal liburutegiko langileak ere gonbidatu dira: hala, udal liburutegien eta eskolen arteko sare lana ere indartu nahi dugu.

 

Saioak berritzeguneetan

Eskolaz eskolako lantegi praktikoez gain, hiru lurraldeetako bakoitzean irakasleentzako formazio saio orokorrak eskainiko dira datorren udazkenean. Horretarako, hiru berritzegune aukeratuko dira, probintzia bakoitzeko bana. Eskoletan lantegiak bideratzen dituzten profesionalek beraiek eskainiko dituzte. Baina irakurzaletasunaren inguruan informazioa eta prestakuntza orokorra emateko helburua duten formazio saioak izango dira.

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·