Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Klis-Klasikoak liburu eta app bildumei eskainitako atal berria www.galtzagorri.eus-en

Klasiko unibertsalak eta euskarazko literaturako obra kanonikoak biltzen dituen Galtzagorri Elkartearen Klis-klasikoak liburu-bildumaren app-bilduma sortu genuen 2014an. App-bilduma hori Maria Goikoak batbirulau! aplikazioarekin batera jarri genuen martxan eta harrera ezin hobea izan zuen; GipuzkoAPP’s 2015 Lehiaketako sari nagusia ere irabazi zuen. 2016an, Klis-klasikoak app bildumaren 2. App-a sortu genuen: Txan fantasma app-a hain zuzen.

 

Bada, biei, Klis-klasikoak liburu bildumari nahiz app-bildumari eskainitako atal berria sortu dugu www.galtzagorri.eus-en. Bertan liburu bildumari buruzko azalpenak eta app-etarako sarbide zuzenak zintzilikatu ditugu, besteak beste.

 

Liburuak eta app-ak

Sortu zenetik Galtzagorrik martxan jarritako proiektuen bidez, euskarazko haur eta gazte literaturako sortzaileekin, argitaletxeekin, bitartekariekin eta haur eta gazteekin harreman zuzena izateko aukera izan du. Horregatik, egun euskarazko haur eta gazte literaturaren egoeraren lekuko paregabe bihurtu da Galtzagorri.

 

Ikuspuntu honetatik, euskarazko haur eta gazte literaturan sumatzen duen gabezia handi bati aurre egin nahi izan zion KLIS-KLASIKOAK izeneko liburu sortarekin: hain zuzen, haur eta gazteek autore klasiko unibertsalak nahiz euskal autore ezinbestekoak euskaraz irakurtzeko aukera izan zezaten bermatzea.

 

Beraz, KLIS-KLASIKOAK bildumak 4 eta 16 urte bitarteko irakurleei (ez haiei bakarrik, baina bereziki haiei) euskarazko literatur obra kanonikoak eskueran jartzea zein beste hizkuntzetako klasikoen itzulpen egokiak eskaintzea zuen xede nagusi.

 

Ildo honetatik, 2011n hasita 2013. urtera arte 9 liburu argitaratu ziren liburu bilduma honen baitan. Bada liburu horietako bakoitzaren inguruko azalpenak topa daitezke orain Galtzagorrik sortzen dituen egitasmoak eta produktuak biltzen dituen GALTZONTZI atalaren baitan.

 

Hutsuneak betez

Bestalde, gaur egun Haur Literatura ez da bakarrik paperera mugatzen. Azken urteetan aplikazio multiplataformak ari dira ugaritzen munduko Haur Literaturetan. Hain zuzen ere, Euskarazko Haur eta Gazte Literaturan formatu honen hutsunea sumaturik, Galtzagorri Elkarteak 2014an ekin zion haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburua duen Klis-Klasikoak APP bilduma plazaratzeari.

 

APP bilduma honek Klis-klasikoak liburu bilduma du oinarri, bilduma horren baitan argitaratu ziren liburuetatik abiatuz sortzen ari baita Galtzagorri Elkartea app-ak azken urteetan. Orain artean, ordea, ez genuen www.galtzagorri.eus-en honetarako sarbide zuzenik, eta albistegian eskaintzen genion lekua nolabait.

 

Sortu dugun Klis-klasikoak azpiatal berrian liburu bilduma oinarri duen app bilduma honen helburuak eta ezaugarriak azaltzeaz gain, orain arte sortutako app-etarako sarbide zuzena eskaintzen da. Hala, “Maria Goikoak batbirulau! App”ra, “Txan Fantasma app”ra eta “Klis-Klasikoak app”ra osorik joan ahal izango da erabiltzailea. Eta horietako bakoitzaren ezaugarriak (eduki motak, adin gomendatuak, helburuak), erabilpen aholkuak eta ordenagailuko nahiz tablet eta sakeleko telefono adimendunetan deskargatzeko sarbide zuzenak eskainiko dira.

 

Bestalde, atal honetan orain arte bilduma honen baitan plazaratu diren bi app-en inguruan egin diren spotak ere argitaratu ditugu.

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·