Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

KlisKlasIK Irakurketa Klubetako izen-emate epea beste astebetez luzatu dugu

UZTAILAREN 2a izango da Orona Fundazioak eta Galtzagorri euskal haur eta gazte literatura elkarteak elkarlanean antolatutako KlisKlasIK Transmedia Irakurketa Klubetan izena emateko azken eguna. Liburua, ahotsa eta marrazteko tresnak batetik eta tablet, ordenagailu eta sakeleko telefonoak bestetik, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako euskaraz eta euskarazko haur literatura oinarri hartuta egingo den lehendabiziko transmedia kluba izango da. Uztailaren 10, 11 eta 12an, goizeko 10:00etan hasi eta 13:00ak arte gauzatuko da Orona Fundazioaren eraikinean Orona Ideon (Hernaniko Galarretan). Transmedia irakurketa klub honek jaio berri den “Amattoren Uzta App”a izango du oinarri. Baita app horrek abiapuntu duen “Amattoren Uzta” (Alberdania, Erein, Igela, 2012) liburua ere.

 

Lehen aldiz euskaraz eta euskal haur literaturari lotuta egingo den transmedia Irakurketa Klub honen gidariak “Amattoren Uzta App”aren sortzaileak izango dira: Patxi Zubizarreta idazlea, Maite Gurrutxaga ilustratzailea eta Oreka Interactive S.L. enpresako kideak. Hortaz, Euskal Haur eta Gazte Literaturan zein bideojoko eta app-en esparruan ibilbide handikoak diren profesionalek dinamizatuko dituzte klub honen hiru saioak.

 

Euskarri ezberdinetan oinarritutako irakurketa klub honetan 8 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu dezakete. Gehienez ere, 15 kide onartuko dira eta parte-hartzea, izen emate ordenaren araberakoa izango da. Klubaren matrikula prezioa, 60 eurokoa da, haur bakoitzeko.

 

Klubetan izena emateko epea zabalik dago oraindik, uztailaren 2ra arte. Horretarako, www.galtzagorri.eus helbidean dagoen formularioa bete behar da.

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·