Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

Bilaketa:

Ipuin kontalarien II. Maratoia egingo dugu urrian

Urriaren 22an Donostian burutuko dugu Ipuin Kontalarien II. Maratoia.Maratoiaren lehenengo edizioa San Telmo museoan egin genuen Galtzagorri Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko. Orduan, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu Fundazioaren laguntza jaso genuen. Izan zuen arrakasta ikusirik, 2016an bigarren edizioa prestatu dugu, Donostiako Haur Liburutegi Nagusiarekin elkarlanean. II. Maratoiaren baitan lau ipuin kontaketa saio eskainiko dira, Donostiako Liburutegi Nagusian (San Jeronimo Kaleko sotoan, Donostian).

Errauskine errautsetatik berpizten hasi dira

Gaur goizean hasi da Marraz(i)Oak Ilustratzaileen Topaketen VIII. Edizioa. Goizeko 9:00etatik, Donostiako Komikigunean (Errege-Erregina Katolikoen Kalea, 16) daude bilduta aurtengo edizioko irakasleak eta parte hartzen duten hamabi ilustratzaileak. Ignasi Blanch ilustratzailearen eta Harkaitz Cano idazlearen gidaritzapean, dagoeneko hasiak dira Errauskine bere errautsetatik berpizten. Egitasmoa Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak antolatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaritzak babestuta.

Liburu kutxak eskola txikietara iristen hasi dira

 Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak proiektuak prest dira ikasturte honetako ibilbiderako. 

Liburuz betetako 10 kutxek aste honetan eta hurrengoan hasiko dute Gipuzkoako 30 eta Bizkaiko 24 eskola txikietarako bidaia. 17. urtea beteko du ikasturte honetan Liburuen Altxorra proiektuak Gipuzkoan. 16. Urtea Liburu Ibiltariak-ek Bizkaian. Lehena Gipuzkoako Foru Aldundiari esker burutzen du Galtzagorri Elkarteak. Bigarrena, Bizkaiko Foru Aldundiari esker. Biek ala biek, izen ezberdina duten arren, helburu eta mami bera dute: Gipuzkoako zein Bizkaiko eskola txikietako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzea, horretarako euskarazko kalitatezko liburuak baliatuz. 

Astelehenean abiatuko da Marraz(i)oak topaketen zortzigarren edizioa

Irailaren 26tik 30era burutuko du Galtzagorri Elkarteak Marraz(i)Oak Ilustratzaileen Topaketen VIII. edizioa. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaritzak babestuta, Donostiako Komikigunean (Errege-Erregina Katolikoen Kalea, 16) egingo da bigarren urtez. “…Eta errauskine bere errautsetatik berpiztu zen” lelopean egingo dira aurtengo Ilustratzaileen Topaketak.

Parte hartuko duten 12 ilustratzaileek, Ignasi Blanch ilustratzailearen eta Harkaitz Cano idazlearen gidaritzapean, historian zehar arteak egin duen emakumearen errepresentazioa abiapuntutzat hartu eta, XX. mendeko ikonografiari arreta berezia ipinita, honen berrinterpretazio bat proposatuko dute elkarlanean.

LG Book Trailer lehiaketaren izen emate epea IRAILAREN 21ERA ZABALDU DUGU

Irailaren 21era luzatu dugu Liburu Gaztea Book Trailer lehiaketan parte harzteko epea.

Dagoeneko ez baduzue fitxa bidali, anima zaitezte, ez ezazue ondo pasatzeko, sari bikainak irabazteko eta, batez ere, zuen ikasle gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatzeko aukera hau pasatzen utzi!!

Hemen duzue izen emate orria.

 

Concetta Probanzaren lana Ilustratzailearen Txokoan

Irailaren 16tik abenduaren 11 arte Concetta Probanzaren lanak ikusgai egongo dira Aieteko Kultur Etxeko Ilustratzailearen Txokoan. Ainara Azpiazu "Axpi"ren erakusketa amaituta, ilustratzaile urretxuarraren liburuetako ilustrazioak eta azalak, bere filosofia koaderno eta pentsamendu ariketak, margolanak, grabatuak, erretratuak, ilustratutako diskoen liburuak, objektuak, eta artistaren inspirazio iturri izan diren bestelako gailuak ere ikusgai izango dira.

Hamabi lagun hautatu dituzte Marraz(i)Oak VIII Topaketetarako

Marraz(i)Oak VIII topaketetan hamabi ilustratzailek hartuko dute parte aurten. Ignasi Blanch ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak gidatuko dituzte aurtengo topaketak eta haiek izan dira aurkeztutako ilustratzaileak hautatu dituztenak bakoitzaren lanak aztertu ondoren. Hauek izan dira hautatuak: Begoña Durruti, Belen Lucas, Garazi Berrizbeitia, Ainara Altuna, Yera Sánchez, Concetta Probanza, Nagore Txintxurreta, Ibone López, Maite Gurrutxaga, Ainara Azpiazu, Nekane Fernández eta Idoia Beratarbide.

Saharako kanpamenduetara liburuak daramatzan autobusa laguntza eske

Bubishera, izan, berri onak dakartzan basamortuko txori bat da. Baina 2008az geroztik kanpamendu sahararretara liburuak daramatzan autobusa ere bada: irakurzaletasuna bultzatu, irakurle klubak sortu…

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa hastera doa

Irailaren 16an amaituko da 2016-2017 ikasturteko Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan Ikastetxeen kategorian izena emateko epea. Ikasturte honetan ere parte hartzaileek Galtzagorrik proposatutako liburu bat irakurri, launakako taldetan bildu eta horri buruzko book trailerra egin beharko dute 2017ko martxoaren 10a baino lehen. Ikastetxeen kategorian derrigorrezkoa da izena ematea. Norbanakoen kategorian nahikoa da book trailerra azken eguna baino lehen bidaltzearekin. Irakaslea bazara, animatu zure ikasleak parte hartzera. Gaztea bazara, animatu zu zeu! Irakurri, sakatu rec eta parte hartu!

Beste hitzak proiektuaren baitan Irlandan 8 asteko egonaldia egiteko deialdia zabalik da

Literatura sorkuntza egonaldi bat egiteko euskal idazle bat aukeratzeko prozesua abiatu berri dute Beste Hitzak- Other words izeneko proiektuaren baitan Donostia 2016k eta Donostia Kulturak. Hain zuzen ere, Irlandan 2016ko urriaren 17a eta abenduaren 12a bitartean 8 asteko egonaldia egiteko aukera eskaintzen dute. 

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·