Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Lazarillo Sarietan parte hartzeko deialdia zabalik da

2017ko Lazarillo Sarietan parte hartzeko deialdia egin du OEPLIk, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren babesarekin. Sariketa honen helburua haur eta gazteei zuzendutako liburuen kalitatezko liburuen produkzioa bultzatzea da.

Egun bi sail ditu lehiaketa honek: bata, Album Ilustratuarena; bestea, Literatur Sorkuntzarena. Aurten, 3.000 euroko saria izango da modalitate bakoitzean.

Literatur lanak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da. Ilustrazio lanak aurkezteko azken eguna, berriz, irailaren 30a izango da.

Haur eta Gazte Literaturako Espainiako sari zaharrena da Lazarillo Saria. 1958. urtean sortu zuen INLEk (Espainiako Liburuaren Nazioarteko Institutuak). 1985.urtetik aurrera ordea, OEPLIk hartu zuen sari hauek antolatzearen ardura. Galtzagorri elkarteak, OEPLIko partaide izanik, sari hauetako epaimahaian parte hartzen du urtero.

 

2017ko bi kategorien eskakizunak

 

Literatur sorkuntzarako Lazarillo Sarietan aurten, Espainiako edozein hizkuntza ofizialetan idatziriko eta 12 urtetik gorako haurrei zuzendutako lanak onartuko dira. Lanak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.

 

Album Ilustratua 2017 Lazarillo Sarira aurrez argitaratzeko konpromisorik ez duen, argitaragabea den eta beste lehiaketetan saritua izan ez den proiektu baten maketa osoa aurkeztu behar da. Maketak testuz eta ilustrazioz osatua egon beharko du. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.

 

Epaimahaiak 2017ko abenduan jakinaraziko du bere erabakia.

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·