Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako aurre matrikula epea ekainaren 20ra arte egin daiteke

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan izena emateko aurre-matrikula zabalik da Ohi bezala, Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen lehiaketa honen izen-ematea irailean egingo bada ere, ekainean aurrez izena emateko aukera eskaini nahi dugu. Horretarako, aurre-matrikula orria beteta bidali behar da ekainaren 20a baino lehen.

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa 2012. Urtean jarri zuen abian Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gipuzkoako gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatzeko asmoz. 2016-2017. ikasturtean 22 ikastetxek parte hartu zuten, guztira, 1.840 ikasle inguru izan dira lehiaketan esku hartu dutenak, aurreko urtean baino 300 bat gehiago. 211 book trailer sartu dira lehiaketan: 201 Ikastetxeen kategorian eta 10 Norbanakoenean.

Datorren ikasturtean ere Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako parte hartzaileek Galtzagorrik proposatutako liburu bat irakurri, launakako taldetan bildu eta horri buruzko book trailerra egin beharko dute 2018ko martxoaren 9a baino lehen. Ikastetxeen kategorian derrigorrezkoa da izena ematea. Norbanakoen kategorian nahikoa da book trailerra azken eguna baino lehen bidaltzearekin. Irakaslea bazara, animatu zure ikasleak parte hartzera. Gaztea bazara, animatu zu zeu! Irakurri, sakatu rec eta parte hartu!

 

Liburu hautatuak

2016an euskaraz gazteentzat argitaratu zen guztia irakurri ostean, honakoa da Liburu Gaztea batzordeak 2017-2018. Ikasturteko Liburu Gaztea Lehiaketarako hautatu dituen liburuen zerrenda:

 

DBH 1-2 (12-14 urte)

- Jon eta Mirka. Harriet / Redondo. Itzultzailea: Arkaitz Almortza. Harriet ediciones, 2016

- Ina, nere ama afrikarra. Gilles Riviere / Paxkal Bourgoin. Elkar, 2016

 

DBH 3-4 (14-16 urte)

- Ez da konprenitzen ahal gerra! Begoña Durruty. Denonartean, 2016

- Tximeletaren oihua. Jordi Sierra i Fabra. Itzultzailea: Aitor Arana. Ibaizabal, 2016

 

Horrez gain, orain arte bezala, Ezinbestekoen zerrendatik ere hartu ahal izango da irakurgaia, maila bakoitzak ikasleen adinari dagokion libururen bat hautatu ahal izango du zerrenda horretatik.

 

Bestalde, Ikasturtea bukatzear den une honetan, 2016-2017 Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketari amaiera emango diogu.

Maiatzaren 19an burutu genuen sari banaketa ekitaldia Tabakalerako zinema aretoan. Hemen duzue ekitaldiaren bideoa. Bertan ikusiko dituzue ikasturte honetako irabazleak zeintzuk izan diren.

 

Iazko marka guztiak hautsi eta orain arteko book trailerrik onenak jasotzeko gogoz gaude, beraz, ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·