Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Lorena Martinezen lanak ikusgai aurtengo azken Ilustratzaileen Txokoan

Nekazal Ingeniaritza Teknikoa ikasi eta bere ibilbidea lorategiak diseinatzen hasi bazuen ere, koloreak eta marraztea bere pasioa zirela deskubritu zuenean, ilustraziora lerratu zen Lorena Martinez. Ordutik hamaika lan ilustratu ditu. Azken urteetan, liburuak bakarka argitaratzeari ere ekin dio. Horrela sortu zuen “Maite dut” olerki ilustratua 2014an (Edo!); eta berriki kaleratu duen “Zortzi kolore” (Denonartean, 2017) liburua.

 

Igerabideren bi lan izan ziren ilustratzaile irundarrak ilustratu zituen lehendabizikoak: “Ondojoan” eta “Mintzo naiz isilik” Elkarlaneanek argitaratuak, 1999 eta 2001ean, hurrenez hurren. Ondoren, beste hainbat liburu ilustratu ditu Haur eta Gazte Literaturan, azkenak Igerabidek berak idatzitako “Tanta baten istorioa” (Ttarttalo, 2011) eta Harkaitz Canok idatzitako “Zer demontre dago aulkien azpian?” (Pamiela, 2016). 

 

Liburuak ilustratu eta egiteaz harago doa Lorenaren lana ordea: puzzleak, alfabetoak, agendak, egutegiak, kartelak… ere ilustratu eta diseinatu ditu. Eta hainbat erakusketetan parte hartutakoa da, bakarka zein taldeka.

 

Kolore planoekin eta forma sintetikoekin lan egitea gustatzen zaio, eta beti eskuz egiten omen du marra edo trazua. Akuarelekin lan egiten hasi zen arren, gaur egun collagea erabiltzen du sarritan.

 

Jada martxan dagoen Txokoan inspiratzen duten objektuak eta liburuak erakusteaz gain, bere lan anitzaren erakusgarri diren liburu, ilustrazio eta collageak, burutu dituen jolas, agenda eta bestelako elementuak ikusi ahal izango dira martxoaren 11 arte.

 

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30.

Larunbatak: 10:00-14:00, 16:30-20:00.

Igandeak: 10:00-14:00.

Astelehenetan eta jaiegunetan itxita.

 

Gabonetako ordutegia (Abenduraren 21etik Urtarrilaren 7ra arte)

Asteartetik Igandera: 10:00-14:00.

Larunbata abenduak 30: 10:00-14:00, 16:30-20:00.

Astelehenetan eta jaiegunetan (abenduaren 25, 31 eta urtarrilaren 1ean eta 6an) itxita.

 

5 urte, 21 ilustratzaile

2012ko urrian Aiete Kultur Etxean Txokoa ireki zenetik, bata bestearen segidan, honako ilustratzaileen lanak jarri dira Ilustratzaileen Txokoan ikusgai: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, Marraz(i)oak Ilustratzaileen Topaketetako artisten lanak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena “Mattin” , Ainara Azpiazu “Axpi”, Concetta Probanza, Unai Zoco, Begoña Durruty, Maguma, Dani Maiz eta Lorena Martinez.

 

Ilustratzaileen Txokoak ez du erakusketa soil izateko bokaziorik. Alderantziz, ilustratzaileen lana jendartean ikusarazi eta profesional hauen lan egiteko moduak, inspirazio iturriak eta sortzen dituzten formatu anitzak erakusgai jarri nahi ditu.

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·