Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

Bilaketa:

MarraziOak IX. deialdia zabalik da

Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritzaren laguntzarekin urtero antolatzen dituen MarraziOak topaketek  9. edizioa beteko dute aurtengo irailean. Ilustratzaileei zuzendutako astebeteko lantegia da MarraziOak eta aurten irailaren 11tik 15era egingo da Komikigunean, Donostian.

Gustavo Puerta literatura eta arte adituak eta Elena Odriozola ilustratzaileak gidatuko dituzte jardunaldiak eta hauxe da prestatu duten gaia: “Kosk egiteko, botatzeko, lardaskatzeko eta are irakurriak izateko moduko liburuak egin. Haur txikientzako liburuak sortzeko tailerra”. Gehienez 12 irudigilek izango dute bertan parte hartzeko aukera. Izen-ematea uztailaren 7an amaituko da.

Sari banaketa ekitaldi jendetsua Tabakaleran

Gaur, maiatzaren 19an, goizeko 11:00etan, 2016-2017 ikasturteko Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin da Donostian, Tabakalerako zinema-aretoan. Bertan izan dira Galtzagorri Elkarteko presidentea, Iñaki Markotegi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusia, Mikel Irizar, eta Tabakalerako Kultura zuzendari Ane Rodriguez, besteak beste.

Horrez gain, ikasturte honetan lehiaketan irakurgai izan diren liburuen egile, itzultzaile eta editoreak ere izan dira ekitaldian; hala nola, Iñaki Mendiguren itzultzailea edota Eukene Herrera, Ibaizabal argitaletxearen izenean.

Hilabete geratzen da Begoņa Durrutyren lanez gozatzeko Ilustratzailearen Txokoan

Ekainaren 11n bukatuko da Begoña Durruty (Arizkun, 1968) ilustratzaile nafarraren lanak ikusteko aukera Aieteko Ilustratzailearen Txokoan. Orain 15 bat urte ekin zion Durrutyk bere ilustratzaile ibilbideari, ordura arte soinketa irakasle baitzen. Pixkanaka, intuitiboki, jarraitu omen dio bere bideari: Baztango hainbat margolarirekin formazioa jasotzen, liburuak irakurtzen, Interneten,… Eta azkenik, ustekabean, ezagutu zuen ilustrazioaren mundua Galtzagorri Elkarteak antolatzen dituen Marraz(i)Oak Ilustratzaileentzako Topaketen bidez.

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako finalistak

Joan den astean hautatu zituen epaimahaiak Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako finalistak. Maiatzaren 19an, Tabakalerako zinema-aretoan, egingo den sari banaketa ekitaldian ezagutuko ditugu irabazleen izenak.

EHUko Udako Ikastaroetan eskainiko den Haur Literatura Lantegian izena emateko epea zabalik da

Donostiako Haur Liburutegi Nagusian gauzatuko da uztailaren 4tik 6ra, EHUko Udako Ikastaroen baitan, Haur Literatura Lantegia (0-8 arte). Galtzagorri Elkarteak eta EHUk antolaturik, Itziar Zubizarreta Bularretik Mintzorako sortzaile eta diseinatzaileak zuzenduko du lantegia eta Oihana Etxegibel Bularretik Mintzora egitasmoaren zuzendariak eta Juan Kruz Igerabide idazle eta irakasleak hartuko dute parte bertan.  

Haur Literatura Lantegi honek lehengo urtean burututakoari jarraipena emango dio eta batez ere praktikoa izango da. Bertan, Haur Literatura sistematizatzeko irizpideak aztertuko dira, poesia eta ipuin adibideak arakatu eta proposamen zehatzak gauzatuko dira elkarlanean. 

Izena emateko epea zabalik dago jada hemen.

Bihar ezagutuko dira LG Book Trailer Lehiaketako irabazleen izenak

Bihar, maiatzaren 19an, 2016-2017 ikasturteko Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo dugu Tabakalerako zinema-aretoan (11:00). Ekitaldi horretan ezagutuko ditugu aurtengo irabazleen izenak.

Maiatzaren 5ean abiatuko dira Booktuberboom egitasmoa sustatzeko lehen kedadak

Lagunduko al diguzu euskal booktuber komunitatearen lehen hazia landatzen? Maiatzaren 5ean jarriko ditugu abian EAEko 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako BOOKTUBERBOOM Lehiaketa sustatzeko lehen booktuber kedadak. Arrasaten (maiatzak 5), Tolosan (maiatzak 12) eta Bilbon (maiatzak 26) izango gara eta, lagunarte giroan, booktube bat egiteko zer urrats eman behar diren ikasiko dugu.

JDR Production eta LSD Bakarka taldeek irabazi dute publikoaren saria

Iragan ostiralean, apirilaren 28an, amaitu zen Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan botoa emateko epea eta dagoeneko baditugu irabazleak. 2016-2017 ikasturtean publikoaren iritziz book trailerrik onenak hauek dira: Ikastetxeen kategorian, Axular ikastetxeko DBH-4 mailako JDR Production taldearen Kalte gabeko jokoak liburuari buruzko book trailerra eta Norbanakoen kategorian, LSD BAKARKA BOOKTRAILER taldeak Pijama marradunaz jantzitako mutikoa liburuari buruz egindako lana, La Salle Donostia ikastetxeko DBH-2 mailako talde batek egindako book trailerra, hain zuzen.

Sakeleko telefonoa erabiltzen duten haurrek gutxiago irakurtzen dutela dio Australian egindako ikerketa batek

Ordenagailuen, e-readerren eta sakeleko telefonoen erabilera eta haurren irakurketaren maiztasunaren arteko erlazioa arakatu dute

Western Australian Study in Children's Book Reading izeneko ikerketan. Guztira, 4 eta 6 urte bitarteko 997 haurren irakurketa ohiturak eta horiek gailu elektronikoetara zuten sarbidea arakatu zituzten 2016an Margaret Kristin Mergak y Saiyidi Mat Ronik-ek.

Apirila bukaera arte luzatuko da Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna Euskal Herrian

Apirilaren 2an, igande honetan, Hans Christian Andersenen jaiotzaren urtemugaren harira, HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko da mundu zabalean eta urtero bezala, Euskal Herriko hainbat udal liburutegik eta ikastetxek egin dute bat egun honetako ospakizunekin.

Egun honen harira, hainbat jarduera antolatzeaz gain, Haur eta Gazte Liburuaren Eguneko kartela eta mezua zabaltzeaz ere arduratuko dira. Aurten, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunerako IBBYren Errusiako atalak prestatu ditu egun honetarako mezua eta kartela. Sergey Makhotin poetak idatzi du mezua eta Mikhail Fedorov ilustratzaileak egin du kartela. Euskarazko bertsioa, Iñaki Mendiguren itzultzaileak egin du, Galtzagorri Elkarteak hala eskatuta. Eta hemen aurkituko duzue: http://www.oepli.org/pag/eu/dia.php

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·