Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Mattin ilustratzailearen sorkuntza ikusgai Ilustratzailearen Txokoan

2016-03-13

Asun Balzolaren erakusketa amaitu eta Iñaki Martiarena "Mattin"en (Donostia, 1967) lanak jarri dira ikusgai orain Ilustratzailearen Txokoan. Ilustratzaile donostiarraren irudiak, argitalpenak eta beste hainbat sormen-lan ikusteko aukera izango da Aiete Kultur Etxean datozen hiru hilabeteetan: otsailaren 23tik maiatzaren 22ra.

Galtzagorri Elkarteak Donostia Kulturarekin batera sortutako Ilustratzailearen Txokoa, 2012ko urrian inauguratu zenetik, hainbat euskal irudigileren lanen erakusleiho izan da: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belen Lucas, Asun Balzola eta orain Iñaki Martiarena "Mattin".

Erakusketa berezia da, izan ere, armairu baten barruan paratzen ditu ilustratzaile bakoitzak bere lanak: irudiak, argitalpenak, materiala, sortutako objektu edo eskulturak eta abar. Guztia, formatu txikian, lurrinik onenak bezala.

Ordutegia:

Astelehenak eta jaiegunak: itxita.

Asteartetik ostiralera eta igandeak: 16:00-20:30.

Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Igandeak: 10:00 - 14:00

Aste Santuko ordutegia (Martxoak 21 - Apirilak 3)

Itxita: martxoaren 24tik 28ra (larunbata eta igandea barne)

Asteartetik ostiralera: 10:00 - 14:00

Larunbatak :10:00-14:00 / 16:30 - 20:00

Igandeak: 10:00 - 14:00

Astelehenak eta jaiegunak itxita

 

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·