Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Memoriaren gaiari helduko diote hamaika ilustratzailek MarraziOak X topaketetan

MarraziOak X topaketetan hamaika ilustratzailek hartuko dute parte aurten. Harkaitz Canok eta Ignasi Blanchek gidatuko dituzte aurtengo topaketak eta haiek izan dira aurkeztutako ilustratzaileak hautatu dituztenak bakoitzaren lanak aztertu ondoren.

Hauek izan dira hautatuak: Unai Gonzalez, Ainara Altuna, Koldo Balenciaga, Gontzal Gutierrez, Ainara Azpiazu (Axpi), Usue Egia, Concetta Probanza, Anaitz Igoa, Leire Kareaga, Eneritz Ibarra eta Irati Merino.

 

"Memoriaren marretan barrena. Norbere espaziotik, norbere gorputzetik" lelopean egingo dira aurtengo Ilustratzaileen Topaketak, irailaren 13tik 18ra, bost egunez, Donostiako Komikigunean (Errege-Erregina Katolikoen Kalea, 16), Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker.

 

Memoriaren gaia pil-pilean dabilen garaian, ilustratzaileen mundua ezin gera daiteke kezka horretatik aparte. Tailerrean memoria kolektiboa baino, bakoitzaren oroitzapenei jarriko diete arreta, eta arreta hori modu sortzailean erabiltzeko aukera landuko dute.

 

Aurtengo MarraziOen helburua parte hartzaileek gertuko memoria, letra txikiz idatzitako hori, oinarri hartu, eta haren inguruan hausnartzea eta sekuentziazioa lantzea da. Hala, ikasleei euren bizitzako lekuak, argazkiak, objektuak aipatzea eta eramatea eskatuko diete eta, haietatik abiatuta, barrurantz (nor bere barrura) eta atzerantz (denboran) bidaiatu daitezen. Abiapuntu horretatik, guztien artean mundu intimo hori irakurle orokorrarentzat interesgarri izan daitekeen moduan nola eraldatu daitekeen pentsatzen saiatuko dira. Intimotik hasita unibertsalera iristeko.

 

Erronka horri aurre egin nahian, formazioa eskainiko zaie MarraziOak Xean parte hartzeko aukeratuak izan diren 11 ilustratzaileei.

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·