Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

PROBATU BOOKTUBEEN BOTEREA UDA HONETAN!

Irakurleak boterea hartzen ari dira. Azken ikerketek garbi adierazten dute: liburu baten salmentaren %25a eragin dezakete booktuberren gomendioek. Booktuberrek liburu baten inguruan egindako iritziak askoz ere eragin handiagoa ei du aldizkari eta egunkarietako kritika literarioek baino. Gero eta irakurle gehiagok sentitzen du irakurritako liburuen inguruan iritzia emateko beharra. Eta komunitate oso bat dago horiek entzuteko prest. Orain dela gutxi arte, liburuaren inguruko dinamika eta irakurketa bera bakarka eta modu intimoan egiten zen zerbait zen. Eta irakurlea liburugintzaren munduaren katearen azken muturra zen. Irakurleek ez zuten iritzia emateko aukera askorik eta zer irakurri erabakitzen zuten literatur kritikoek esandakoari kasu eginez. Adituen iritziei muzin egin gabe eta fenomeno honen kontrako jarrerei errespetua gordeta ere, aitortu behar dugu booktuberrek sekulako errebolta sortu dutela. Booktuberrak ez dira kritikariak, ez; baina hauen gertutasunak milioika gazte konkistatzen ditu.

Errebolta hori ekarri nahi dugu Euskarazko Gazte literaturara ere. Horretarako sortu dugu Galtzagorri Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak Booktuberboom egitasmoa. 14-18 urte bitarteko gaztea zara? Youtuben ibiltzea atsegin duzu? Parte hartu nahi duzu errebolta honen hasieran?

Hortaz, oporretan ondo pasatzeko plan bikaina proposatzen dizugu: liburu bat irakurri, hartu kamera, mugikorra edo tableta eta grabatu liburu horri buruzko iruzkinaren bideoa. Argitaratu zure Youtube kanalean, zure herriko liburutegikoan edo zure ikastetxeko kanalean, eta bete Booktuberboom blogeko parte-hartze orria. Bertan jarri beharko duzu zure bideoak youtuben duen URL helbidea. Modu honetan, sari bikainak lortzeko aukera izango duzu.

Eredu gisa, beheran duzu Mattin Zeberio booktuberrak egin duen azken booktubea.

 

Irailetik aurrera booktuber kedada gehiago

Urriaren 24a da booktubeak Booktuberboom lehiaketara aurkezteko azken eguna. Baina, egun hori iritsi bitartean, zenbait liburutegitan booktuber kedadak egiten gabiltza. Orain arte egindakoez gain, datozen hilabeteetan ere hitzordu berriak ditugu.

Iban Garcia youtuberrak gidatuko ditu horietako gehienak. Ikusi bideo honetan bere gonbidapena: 

 

Kedada edo juntaizo horietan booktube bat egiteko jarraitu beharreko urratsak zein diren ikusi ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera emango zaie bertaratzen diren 14-18 urte bitarteko gazteei. Booktube bat egiteko pista guztiak eskainiko dira bertan.

Parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, beste booktuber batzuk ezagutu eta primeran pasako duzu-eta!

Gertuen duzun liburutegia hautatu eta zatoz kedadara!

ADI 2. KEDADEN DEIALDIEI:

Irailak, 22: Getxokon, GauEgun Gaztelekuan.

Irailak, 29: Andoaingo Liburutegia.

Urriak, 6: Eibarko Juan San Martin liburutegia.

 

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·