Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Soto eta Indoren hitzaldiekin bukatuko da gaur 2019ko BIKO TEKA

Goizean goiz ekin diote gaur ere 7 bikote eta hirukoteak lanari. "Duda" izan da irakasleek jarritako gaia eta horri jarraiki ilustazioak egin eta istorioak idatzi dituzte sortzaileek. Baina duda barik 2019ko Biko Tekaren azken edizioaren azken egunaren protagonistak Paxkal Indo eta Mikel Soto izan dira.

Lehendabizi Sotok hartu du hitza. 13 urtez Txalapartako editore izan ostean, kontatu du nola abiatu zen Txo! Bilduma eta honen balorazioa egin du. Zinez arrakastatsuak izan ziren izenburuetako batzuk,beste batzuk ez hainbeste. Baina finean urteetan irauten duten fondoko bilduma bat sortzea lortu dute. Modaz pasatzen ez diren album ugari eman ditu bilduma horrek: kokoriko edo basoak badu sekretu bat izenburuak dira horren lekuko.

Ez dute lortu ordea bilduma horren barruan hemengo egileei behar bezalako lekua ematen, Sotok aitortu duenez. Ezta eskola eta liburu-dendetan leku egokia aurkitzea.

Indok gidatzen duen ZTK argitaletxeak beste ezaugarri batzuk ditu. Iparraldean euskal rock erradikala sustatzeko sortu zen hastapenean. Baina ondoren, orain 10-12 urte liburuak argitaratzen hasi zen. ez dute bilduma jakinik; ez ezaugarri jakineko libururik argitaratzen. Eta Ez dute zailtasunik: ez omen dute helbururik. Inprentarako dirua lortzea da. Eta liburu hori liburu-dendan izatea.

Indok bere aitaren inprimategian ikasi zuen liburuak egiten. Hura itxi zelarik abiatu zuen ZTK proiektua.

 

Album on bat: maite duzun albuma

ZTK argitaletxeko arduradunak bi ezaugarri nabarmendu ditu album bat ona dela esateko: "maite duzun lan bat da lan on bat" eta gaineratu du "pertsonala dena, zeren pertsonala dena unibertsala baita". Eta unibertsalismoaren kontuak kezkatzen du Indo. Izan ere, uste du sinetsarazi digutela euskal kulturako hainbat gauza ez direla unibertsalak. Eta ez da hala. Euskal albumaren historia sortzen joatea da bere erronka.

 

Pistak eta aholkuak egileentzat

Indok bi aholku eman dizkie egileei argitaletxeetara hurbiltzeko:

- Kate luze baten hastapenean daudela kontzientzia izatea: beste muturrean irakurlea dago. Bidea luzea dela jakin.

- Emozioaren kudeaketa ona: aurrean dagoen editoreak ez ditu filtro berak. Handiena dirua. Jakin behar da hori maneiatzen.

 

Sotok ordea beste aholku zerrenda bat eman du, besteak beste:

- Aurkezten den lanak zer duen berez ia defendatu.

- Zergatik argitaratu nahi den eta zergatik argitaletxe horretan.

- Gai berria bada, aurkeztu. Enfokea bada berria, hori nabarmendu.

- Zuzenean jo argitaletxera eta ze bildumatan ikusten den egoki aipatu

 

Interbentziorik ez

Sotok aipatu du Txo! Bildumarekin ikasi zuena: Liburu metaforiko eta poetikoak ez dira saltzen; ilustrazio ilun eta tetrikoak dituztenak ere ez; oso didaktikoak ezta ere.

 

Indok ordea nabarmendu du beraiek argitaratzen dituzten liburu guztiak metaforiko eta poetikoak direla. Eta gaineratu du ez dutela normalean artisten lanean interbenitzen, ez dute inongo iritzirik ematen.

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·