Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Idazleak

Idazleen bilaketara itzuli

Biografia

Oiartzungo Haurtzaro ikastolako irakasle, hogeita gehiago urte. Zuzendari ere izandua. Bertako bertso eskolaren sortzaile eta hango irakasle 1980ko hamarkadan.
Gipuzkoako ikastolen elkartean hiru urtez lanean aritua, Bertsolaritza Irakaskuntzan proiektuan.
Beste zenbait idazlerekin elkarlanean, hainbat libururen egile: Hizkuntza 7, Hizkuntza 8, Euskera 1. mailatik 6. mailaraino, Bapaterako jarriak, Ahozkotasuna, Txikitik handira, Bertso trena 3 eta 4, Bertso galaxia 5 eta 6, Bertso osatua 7 eta 8, Bertso eskola...
Bertso paper edo bertso jarri askoren egile.
Bertso jaialdietan gaijartzaile lanetan aritua eta aritzen naizena.
Gipuzkoako eta Euskal Herriko azken bertsolari txapelketetan epaile lanetan aritua eta nabilena.
Pilotazalea eta neurri batean pilotalaria ere bai. Trinketean, eskuz, Gipuzkoako txapelduna 1987an, eta beste bost urtetan txapeldunorde.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·