Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Idazleak

Idazleen bilaketara itzuli

Biografia

Arrate Egaña idazlea Errenterian jaio zen 1963an, aspaldidanik Bermeon bizi bada ere. Hezkuntzan egiten du lan, hizkuntzen teknikaria da ISEI-IVEI-n (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea).

Hogei bat narrazio liburu argitaratu ditu (Kixmi elurpean, 2005, Hizkuntza sekretuak, 2008, Giltza, 2011 eta abar), eta literatur sari batzuk eman dizkiote, Bilboko Emakume Kontari, Lizardi, Kutxa Literatur saria (antzerki lan batekin) edo SM Baporea, besteak beste. Gidoigintzaren gaineko ikasketak ere burutu ditu.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·