Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Idazleak

Idazleen bilaketara itzuli
Bernardo Atxaga

Biografia

Joseba Irazu Garmendia.
Asteasu, Euskal Herria, 1951.
Argitalpenetarako Bernardo Atxaga ezizena erabiltzen du.
Batxilerra Donostiako La Salle ikastetxean egin zuen eta, gero, Zientzia Ekonomikoetan lizentziatu zen Bilboko Unibertsitatean. 1981etik 1984ra bitartean Filosofia ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitate Zentralean.
Hasieran ekonomilari, Euskara irakasle, liburu saltzaile, inprentako langile, irratiko gidoilari... lanetan aritu zen, harik eta 1980an literatura arloan buru-belarri lan egitea erabaki zuen arte.
Bernardo Atxagak euskaraz idazten du eta orokorrean berak itzultzen ditu bere liburuak gaztelerara. Bere liburuak herrialde ugaritan irakur daitezke.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·