Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Idazleak

Idazleen bilaketara itzuli

Biografia

Fernando Morillo naiz. Azpeitian jaio nintzen, 1974an.

Istorioak maite ditut.

Txikitatik, harrapatzen nituen istorio guztiak irakurtzen nituen. Abentura, misterioa, jakin-nahia: motxilan halakoak neramatzala hazi nintzen. Horiei esker naiz orain, onerako eta txarrerako, naizena: irakurlea, idazlea, bidaiaria.

Leku ezezagunetara joatea eta mendian galtzea gustatzen zait bereziki, eta, ondoren, hango eta hemengo oihartzunak entzuten egotea.

Gauean ikusten nituen izarrek Fisika ikastera eraman ninduten; gizakien xelebrekeriek, berriz, Filosofiara.

Barrutik zetozkidan istorioei eutsi ezinda hasi nintzen idazten. Dena bizi nahi nuen, eta, hartarako, idaztea zen bidaia-lagunik zorrotzena eta dibertigarriena. Idaztean hegan egin bainezakeen. Eta hegan egitea da, askotan, bidaiatzeko modurik ederrena.

Liburu guztiak (eta haien datuak) ikusteko, joan Bibliografiara.

Eta, informazio gehiago nahi baduzu, jo nire web-gunera: www.fernandomorillo.eu Kafetxo bat prestatu eta atseginez hartuko zaitut han.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·