Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Idazleak

Idazleen bilaketara itzuli

Biografia

Harkaitz Cano (Donostia, 1975). Diziplina artekotasuna du ezaugarri nagusi. Hainbat antzezle, dantzari eta artistarekin kolaboratu izan du. Euskal musikari askoren letragile, ohikoa da haiekin irakurle lanetan oholtza gainean ikustea. Eleberrigile eta ipuin idazle bezala ezagunagoa (Twist, Beti oporretan, Neguko zirkua, Belarraren ahoa...), komiki gidoiak eta poesia ere landu ditu. Saiogile bezala, Txalorik ez, arren (2014) eta Zinea eta literatura: begiaren ajeak (2008) eman ditu argitara. Hanif Kureishi, Anne Sexton, Sylvia Plath eta Allen Ginsberg ekarri ditu euskarara, besteak beste. Bere lana dozena bat hizkuntzatara itzulia izan da.

 * Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·