Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Idazleak

Idazleen bilaketara itzuli

Biografia

Imanol Azkue Ibarbia Zumaian jaio zen (1965) eta han bizi da. Geografia eta Historia ikasi zuen, eta herriko historia eta istorioak ditu afizio nagusi, beste batzuekin batera: itsasoa, mendia, kirola… Ogibideei dagokienez, azkenaldian euskararekin zerikusia dutenetan aritu da: euskara-irakasle eta -trebatzaile, itzultzaile eta gaur egun teknikari Elhuyar Aholkularitzan.

Izugarri gozatzen du idazten, edozer delarik ere. Ipuin-lehiaketen eta aldian behingo sarien ondoren, liburuak etorri ziren, bai helduentzat (“Egunerokoa ez dena”), baita haurrentzat ere (“Gaur egun handia da”, “Kea airean bezala”, “Bizi, Bixitxo!”, “Parisepetit”…). Beste era bateko lanak ere argitaratu izan ditu aldizkari batzuetan (azkena Pyrenaican eta batez bere Zumaiako Baleiken), gehienbat herriko txokoei eta izenei buruzko kontuak; gai horiek hartuta, 2008an “Zumaia, izena eta izana” argitaratu zuen.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·