Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Idazleak

Idazleen bilaketara itzuli

Biografia

Jabier Muguruza Irunen jaio zen 1960an. 5 urte zituela musika munduan murgildu eta gaur arte horretan aritu da, bai eskusoinua jotzen, baita kantautore gisa ere. Abestien testuak idaztea maiz egokitu bazaio ere, esan daiteke urte askotan literaturarekiko harremana irakurle gisa bakarrik ezagutu duela.

90. hamarkadaren hasieran, ordea, arlo horretan ere laketu zen, modu profesionalagoan. Bere lagun idazleek bultzaturik, eta Emak Bakia Baita literatur klubeko partaide gisa, Garziarena fanzinean artikuluak idazten hasi eta handik gutxira haur eta helduentzako lanak idazteari ekin zion. Ordudanik artikulu ugari eta sei liburu argitaratu ditu.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.



Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·