Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Idazleak

Idazleen bilaketara itzuli

Biografia

Juan Kruz Igerabide Sarasola Adunan (Gipuzkoa) jaio zen 1956an, eta bertan bizi da. Maisu ikasketak egin eta irakasle ibili zen zenbait herritan zortzi urtez. Filologia ikasi eta Euskal Filologian doktoregoa egin zuen. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle da Euskal Filologia sailean. Poesia idatziz eta ikertuz sartu zen literaturaren munduan. Haur literaturako ikerketak ere egin zituen, eta bere lehen liburua, Begi-niniaren poemak izan zen. Geroztik lan ugari argitaratu du zein poesiaz zein prosaz.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·