Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Idazleak

atzera
Eguberria

Izenburua: Eguberria

Egilea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Argitaletxea: Nerea

Argitalpen data: 2012

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belastegui

Orri kopurua: 74 orrialde

Laburpena:

Gabonetako kanta, ipuin eta usadio zaharrez osatutako liburua da. Tonu hezitzaile eta dibulgatzailea nagusi da eta helduek haurrei irakurtzeko eta kantatzeko aproposa da.

Lehenengo pertsonan idatzitako testua da, eta bertan neska batek (ez dakigu bere izena) amonarekin duen elkarrizketaren bidez eguberri garaiko 32 kanta, 5 ipuin eta hainbat usadio zaharren berri ematen digu idazleak.

Ilustrazioak testuaren osagarri dira, testua ulertzen laguntzen dute eta begirada propioa espresatzen dutela iruditzen zait. Testuak dio: “Eguberriko eguzki zuri, itzaltzear dagoen argizari” eta ilustrazioek, kolore apalak eta ilunak nahastuz tonu horretan murgiltzen gaituzte.

Adina: 6tik gora

Prentsako aipamenak:

Asun Agirianoren kritika Garan

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·