Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Idazleak

Idazleen bilaketara itzuli

Biografia

Maribel Aiertza Rementeria, 1962 urtean jaio zen Etxebarrian eta Berriatuan bizi da.

Gaztetxotan hasi zen idazten eta lehiaketetan parte hartzen.

 

Idazkuntzako alor desberdinak ezagutzen ditu: Berriatuko Urepel aldizkaria sortu zuen eta erredaktore, maketatzaile eta koordinatzaile lanak egin zituen bertan; arte katalogoetarako zein turismo gidetarako testuak idazten ditu eta testu liburugintzan kolaboratzen du Ibaizabal argitaletxearekin.

 

Idazle Eskolan graduondokoa egin ondoren plazaratu zuen lehen fikziozko liburua Tigreak hondartzan eleberria (Elkar, 2010). Ondoren, haur eta gazteentzako lanak argitaratu ditu: Mara eta izar-saltzailea (Ibaizabal, 2012), Munstro bat edukiontzian (Elkar, 2014), Jauregiko sekretua (Ibaizabal, 2016) eta Armiarmak parapentean (Elkar, 2017).

 * Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·