Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Idazleak

Idazleen bilaketara itzuli
Miren Agur Meabe Plaza

Biografia

Lekeitio, 1962. Magisteritza eta Euskal Filologia ikasi, eta irakaskuntzan eta testuliburugintzan aritu zen hainbat urtetan. Helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du.

Kritikaren saria jaso zuen 2001ean eta 2011n Azalaren kodea eta Bitsa eskuetan poema-liburuengatik; eta Euskadi saria hiru aldiz Itsaslabarreko etxea (2002), Urtebete itsasargian (2006) eta Errepidea (2011) gazte-nobelei esker.

Halaber, Mila magnolia-lore albuma 2012ko IBBYren Ohorezko Zerrendan ageri da.

Bere azken lanak, Kristalezko begi bat nobelak, 2013ko Beterriko Liburua saria jaso du.

Han-hemengo literatura-topeketetan parte hartu du, hala nola Dublin Festival Writers-en 2003an, Vjlenicako XXI. Literatura Jaialdian (Eslovenia, 2006), Edimburgeko Liburu Jaian 2007an, Vienako Cervantes Institutuan (2008), Santa Bárbara eta Renoko Basques Studies Centres-en (2008), Frankfurteko Liburu Azokan (2009) eta Pabeko Deux Pennents Jardunaldietan (2012).

Ohorezko aitortzen artean, Lauaxeta saria (2007) eta Rosalia de Castro (2012) aipatu behar.

Bere testuetako batzuk hainbat hizkuntzatara eta braillera itzuli dituzte.

Euskaltzain urgazlea da 2006tik.

Tarteka, haur literaturako ipuinen itzulpenak egiten du, baita euskaraz irakurtzeko fikziozko narrazioak (ARIAN proeiktua, Elkar)

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·