Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Idazleak

Idazleen bilaketara itzuli
Pako Aristi Urtuzaga

Biografia

Urrestillan (Euskal Herria) jaioa, 1963an. Kazetaritzan lizentziatua. Komunikabide hauetan kolaboratu du: La Voz de Euskadi, Egin, El Faro de Vigo, Euskadi Irratia, Herri Irratia, El Diario Vasco, Euskal Telebista, Gara, Euskaldunon Egunkaria. Literaturatik bizi da joan deneko 16 urteotan.

Hainbat sari irabazi ditu, ´Rikardo Arregi´ kazetaritza saria 1992an eta 1993an, Toribio Altzaga antzerki saria 2008an. Mikel Markez kantariarekin hainbat ikuskizun prestatu ditu, ´Tribuaren hitz gaduak´ edota ´Tabuak saltsa berdean´. Aspaldian Berrian eta Noticias de Gipuzkoa  egunkarietan kolaboratzen du. Ipuinak sortzeko ordu beteko tailerrak ematen ditu umeentzat, pianoaren laguntzarekin.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·