Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Idazleak

Idazleen bilaketara itzuli

Biografia

Donostiako Irakasle Eskolan ikasi ondoren, irakasle lanetan aritu zen Oiartzungo Ikastolan (1976-86), espresiobide ezberdinak landuz: plastika, antzerkia, musika...

Ikastola utzi (1986) eta ipuinak kontatzen hasiko da buru belarri: batzuetan bakarrik eta bestetan marrazkilariek edota musikalariek lagunduta, aitzindari izango dena (Euskal Herrian, behinik behin), bibliotekako "ipuin-ordua"-rekin. Bidebatez, Mondragon Unibertsitatean, Eskoriatzako Irakasle Eskolan (Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatea gaur egun), Haur Liburu Mintegiaren sortzaileetako bat izan da, eta, haur liburu animaziogintzan hainbat proiektutan parte hartu du: lehen Haur Liburu Aretoak diseinatzen (Getxo, Durango, Amurrio, Legazpia...), Galtzagorri sortzen, Irakur Gidak plazaratzen, Kukuluma edo Kukumira aldizkariak argitaratzen, ipuin kontaketari buruzko ikastaroak eskaintzen (erakunde, unibertsitate, udaletxe eta elkarte desberdinei ). Idazle modura, haur literatura landu du, ipuina, batik bat; poesiaz ahaztu gabe; eta albuma.

Sariak ere lortu ditu. Besteak beste: Etxepare saria, album ilustratuak sortzeko (2007, 2015), Haur eta Gazte literaturako Euskadi saria (2008), Yuul saria (2009, 2015 eta 2016).

Azken liburuak:

- 2016 Ispilutxo. Elkar. Donostia.

- 2017 Tontolapiko. Denonartean. Berriozar.

- 2017 Astroak gara. Elkar. Donostia.

- 2017 Pio Martzianoa. Elkar. Donsotia.

 

 * Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

 

 

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·