Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Idazleak

Idazleen bilaketara itzuli
Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Biografia

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria (1963) Etxebarrin jaio zen eta Usurbilen bizi da orain. Irakasle ikasketez gain, Antzerkia eta Kultur eta Gizarte Antropologia egin ditu. Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, Literaturara hurbiltzeko saioak egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin.

Hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean. Literatura ardatz duten zenbait produktu ere sortu ditu: testu liburuetako Literatura atala, egutegi olgetariak, postalak, margotzeko liburuak, *album familiarra... Prentsan ere aritu izan da azken urteotan.

Bibliografian azaltzen direnaz aparte, honako hauek ere egin ditu:

-Galtzagorri elkarteko Postal literarioak Aitziber Alonsorekin batera.

-Egutegi Olgetaria 2006 (Galdakaoko Udala+beste

-Egutegi Olgetaria 2007.(Galdakaoko Udala+beste)

-(Album familiarrak): "Zorionak!" Aitziber alonsorekin batera (Iurretako Eleizateko Udala) eta "Ongi etorri!" Aitziber Alonsorekin batera (Galdakaoko Udala)

-Gatzaren atzetik. Mari-Xor. (Emakumeen irudia euskal ipuin herrikoietan: Mari Xor). Hau, Emakunderen laguntzaz autoeditatua dauka.

Yolandaren web orria: www.nitikgura.eus

Saló del Libre Infantil i Juvenil. Mollerussan (Lleida), 2011ko maiatzean eginiko elkarrizketa: http://www.tv3.cat/videos/3503751/TN-comarques-Lleida-03052011

 * Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

 

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·