Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Ikastaroak / Topaketak

atzera

Izena: BIKO-TEKA 2019. Liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra

Azalpena:

Liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da lau egun eta erdiko ikastaro trinko honetan.

Zein da liburu ilustratu baten abiapuntua?

Nola eraikitzen da pertsonaia bat irudiz eta nola hitzez?

Zeintzu dira arketipoak eta nola funtzionatzen dute?

Nola sekuentziatzen da istorio bat?

Nola atera dakioke ahalik eta etekinik gehien irudizko lengoaiari, hitzek diotena literalki ilustratu beharrean istorioari dimentsio berri bat emateko?

Nola argitaratu liburu ilustratu bat? Nola funtzionatzen du album ilustratuen edizioaren munduak gurean?

 

Idazle-ilustratzaileak bikoteka jarri eta modu praktikoan nork bere lanera bideratutako erabakiak hartzen laguntzea da Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak koordinatuko duten tailer honen helburua. Hirugarren tailer honetara liburu grafikoak argitaratzen dituzten Txalaparta argitaletxeko editore ohi Mikel Soto eta ZTK argitaletxeko Paxkal Indo editorea ere gonbidatu ditugu, euskal album ilustratuen edizioa bertatik bertara ezagutzeko.

Irakaslea / hizlaria: Aitziber Alonso ilustratzailea eta Harkaitz Cano idazlea

Tokia: Descalzos kaleko Igogailu ondoko udal aretoa

Herria: Iruņea

Data: 2019-01-28/2019-02-01


Material osagarria

Informazio zabalagoa nahi izanez gero deitu telefono honetara: 943 471 487

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·