Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Ikastaroak / Topaketak

atzera

Izena: Haurren irakurzaletasuna sustatzeko familiaren eta bitartekarien arlo psiko-emozionalaren garrantziaz

Azalpena:

Aurtengo ikasturteko formazio saioan haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzerakoan familiak duen ezinbesteko funtzioaz eta langintza horretan bitartekarien arlo psiko-emozionalak duen garrantziaz jardun dugu. ALDEE Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartearekin elkarlanean antolatu dugu.

Horretarako, bi aditu gonbidatu ditugu formazio saio honetan parte hartzera: Joan Portell, Kataluniako pedagogoa, literatur kritikaria eta unibertsitateko irakaslea batetik; eta Juan Carlos Alonso psikologoa, Galtzagorriko kidea eta Haur Literaturak haurren garapenean duen eraginean hainbat lan eta hitzaldi eskainitakoa.

 

JOAN PORTELL. FAMILIAREN GARRANTZIA IRAKUZALETASUNA SUSTATZEKO GARAIAN.

Hauek dira landu dituen gaiak:

-Lehenengo urteetan ahozko kontaketek eta irakurleei laguntzeak duen garrantzia.

-Eskolaren, bibliotekaren eta bestelako hezkuntza erakundeen rola irakurlearen formazioan.

-Hiritar irakurleak, alegia, hiritar askeak ziurtatzeko gizartean esku-hartzeko proposamenak.

-Irtenbide esplizituak eta programa berritzaileak ez-irakurleak errotik ateratzeko.

-Non eta nola programatu irakurle orokorrak, irakurle osoak: gizarte osoaren ardura. -Berriki burututako esperientzia eta ikerketa batzuk: Portell-en egonaldia Japonen.

 

JUAN CARLOS ALONSO. ARLO PSIKO-EMOZIONALAREN GARRANTZIA HAURREN IRAKURKETA OHITUREN SORKUNTZAN.

Bere saioan honakoak landu ditu:

-Bularretik Mintzora egitasmoaren lorpen esanguratsuenak irakurketa ohituren ikuspuntutik.

-Guraso eta irakasleen formazioa arlo psiko-emozionalean bitartekari gisa:

.Irakurketa eta garapen kognitiboa .Irakurketa eta garapen psiko-emozionala .Irakurketa eta hizkuntzaren garapena

.Ahozkotasuna eta sormenaren eta irudimenaren garapena

-Haur Literaturaren eragina haurraren garapen psiko-emozionalean; BM egitasmoaren ebaluazio kualitatiboa:

.Arreta mantentzeko ahalmena

.Irudikatzeko ahalmena

.Kontrol laginaren emaitzak

 

Irakaslea / hizlaria: Joan Portell eta Juan Carlos Alonso

Tokia: Komikigunea

Herria: Donostia

Data: 2017-10-28

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·